Bagdad
Bagdad بغداد | |
---|---|
hiriburua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | Bagdadeko eskualdea |
Alkatea | Manhal Al habbobi (en) ![]() |
Izen ofiziala | بغداد |
Jatorrizko izena | بغداد |
Posta kodea | 10001–10090 |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°18′55″N 44°21′58″E / 33.3153°N 44.3661°E |
![]() | |
Azalera | 734 km² |
Altuera | 34 m |
Demografia | |
Biztanleria | 6.960.000 (2016)![]() |
Metropolia | 7.216.040 |
Dentsitatea | 34.084,23 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 762ko uztailaren 30a |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Amman, Beirut, Kairo, Damasko, Sana, Teheran, Jidda, Concord (en) ![]() |
amanatbaghdad.gov.iq |
Bagdad[1][2] (arabieraz: بغداد Baġdād, irakiar ahoskera: bɐʁˈd̪ɑːd̪) Irakeko hiriburu eta hiri nagusia da, bai eta Ekialde Ertaineko handienetarikoa, Kairo eta Teheran ondoren. Herrialdeko erdialde eta ekialdean dago kokatuta, Tigris ibaiaren ertzean.
Garrantzi handiko erlijiogunea (meskitak, katedralak). Unibertsitateak. Bagdad Mesopotamiako lurralde oparoenean kokatua dago, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Samarra urtegia eraiki zutenean, azkena eman zitzaien 1955ean Bagdad urpean uzten zuten uholde handiei (1931; 1954), ur handiak desbideratu baitziren. Abastarren garaiko monumentu (VIII-XII m.) eta jalairiarren garaikoak (XIV m.).
Barrutiak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiria bederatzi barrutitan banaturik dago[3]:
- Adhamiyah
- Karkh
- Karadah
- Kadhimyah
- Mansour
- Sadr Hiria (Thawra)
- Al Rashid
- Rusafa
- Bagdad Berria (Tisaa Nissan)
Barrutiak, era berean, 89 auzotan banaturik daude, hona hemen nagusienak:
- Al-Ghazaliya
- Al-A'amiriya
- Dora
- Karrada
- Al-Jadriya
- Zayouna
- Al-Saydiya
- Hurriya Hiria
- Al-Sa'adoon
- Al-Shu'ala
- Al-Mahmudiyah
- Bab Al-Moatham
- Al-Baya'
- Al-Za'franiya
- Hayy Ur
- Sha'ab
- Jamia
- Al-Adel
- Al Khadhraa
- Hayy Al-Jihad
- Hayy Al-A'amel
- Hayy Aoor
- Al-Horaya
- Hayy Al-Shurtta
- Yarmouk
- Jesr Diyala
- Abu Disher
- Raghiba Khatoun
- Arab Jijur
- Al-Awashosh
- Al-Fathel
- Al-Ubedy
- Al-Wazireya
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abu al-Abbas-ek (Al-Mansur, "garailea", izenarekin ere ezagutua) eraiki zuen Bagdad 762. urtean, sasaniarrek aurrez eraikitako herriaren gainean, Madinat al-Salam ("Bakearen hiria") izenaz bataiatua, Tigris ibaiaren mendebalean.Kalifen jauregia eta meskita zeudelarik erdian, haietatik abiatzen ziren lau hiribide, bakoitzak beste muturrean ate bana zuela. Harresi batek lotzen zituen lau ateak, hiri guztia inguratuz.

Bagdadek gorabehera handiak izan zituen antzinatean. Abbastarren aginpidea gainbehera zihoalarik ezinbestean, 1258. urtean Hulagu Khan mongolak hiria konkistatu eta suntsitu egin zuen. Abbastarren urrezko garaian izan zuen distira ez zuen berriro lortu Bagdadek, bertako jalairiarren dinastia (XIV. m.) horretan saiatu bazen ere. Garai horretakoak dira, halaz ere, Mirjan ibn´Abd-Allahren meskita eta ikastetxea (1358). Timur-i Lang azken konkistatzaile mongoliarrak hiria suntsitu zuen, 1401. urtean.
XVI. mendean, Otomandar Inperioaren eta safaviarren mendean geratu zen. XVIII. mendean eta XIX. mende hasieran, lurralde autonomoa osatu zuen Bagdadek, mamelukoen gobernupean.
1917an gudaroste britainiarrek hartu eta 1921ean Irakeko erreinu independenteko hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, bertan zeuden ingelesen aurkako altxamendu bat bizi izan zuen Bagdadek eta 1958an Irakeko errepublikako hiriburu bihurtu zen. 1991ko urtarrilean, Kuwait inbaditu ondoan Iraken aurka eratu zen aliantzako armadak Bagdad bonbardatu eta erdi suntsitu zuen. Biztanleriaren artean hildako ugari izan zen.
Mugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 762an Al-Mansur ("Garailea") kalifak Babilonia hondakinen gainean sortu zuen hiria, bai eta Islam osoko hiriburu bihurtu ere.
- 930. urte inguruan munduko hiririk handiena zen, Kordobarekin batera. Distira handiko garaiak ziren, kultur-erdigune garrantzitsua baitzen. Izan ere, "Mila gau eta bat gehiago" liburuko hainbat istorio bertan kokatuta daude.
- 1258an eta 1401ean mongolek suntsitu zuten, hurrenez hurren Hulagu Khan eta Timur buruzagien aginduz.
- 1534an Otomandar Inperioak menderatu zuen.
- 1921ean Britainia Handiak hartu zuen menpe.
- 1950ean 580.000 bat biztanle zituen (1900ean, 145.000 inguru). Horietatik, 140.000 juduak ziren.
- 2003ko martxo eta apirilean hiria bonbardatu zuten, AEBek Irak inbaditu ondoren.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.5 | 18.5 | 23.6 | 29.9 | 36.5 | 41.3 | 44.0 | 43.5 | 40.2 | 33.4 | 23.7 | 17.2 | 30.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.8 | 5.5 | 9.6 | 15.2 | 20.1 | 23.3 | 25.5 | 24.5 | 20.7 | 15.9 | 9.2 | 5.1 | 14.9 |
Euria (mm) | 26 | 28 | 28 | 17 | 7 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 21 | 26 | 156 |
Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 5 | 6 | 4 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 5 | 6 | 29 |
Eguzki orduak | 192.2 | 203.3 | 244.9 | 255.0 | 300.7 | 348.0 | 347.2 | 353.4 | 315.0 | 272.8 | 213.0 | 195.3 | 3240.8 |
Hezetasuna (%) | 71 | 61 | 53 | 43 | 30 | 21 | 22 | 22 | 26 | 34 | 54 | 71 | 42.3 |
Iturria (1): Climate & Temperature[4] | |||||||||||||
Iturria (2): World Meteorological Organisation (NBE)[5] |
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehendik ere merkataritza eta administrazio gune garrantzitsua zena, petrolioaren aurkikuntzak industrialde indartsu bihurtu zuen Bagdad: elikadura industria (olioa), ehun langintza (artilea eta kotoia), mekanika industria, metalgintza, larrukiak, tabakoa eta, batez ere, petrolio findegia (Kirkuk). Turkia Basorarekin lotzen duen burdinbidea bertatik igarotzen da. Nazioarteko aireportua dauka.
Ondo ureztatuta dago, eta lurgintza (kotoia, datilak, fruituak) eta abeltzaintza (ardi azienda) garrantzizkoak dira.
Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bagdad ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ USA Today. Barrutiak. .
- ↑ Climate & Temperature. Baghdad Climate Guide to the Average Weather & Temperatures, with Graphs Elucidating Sunshine and Rainfall Data & Information about Wind Speeds & Humidity:. .
- ↑ World Weather Information Service - Baghdad. .
- ↑ City of Beirut. Twinning the Cities. .