Edukira joan

Libro etxen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Bordazarre, Etxaun-Iruri (1908-1979)

Libro etxen, Abrekeria izenez ere ezaguna, ustez Etxaun-Irurik sortutako abestia da, geroago abesti herrikoi bihurtua.

1936. urteko Espainiako Estatuan faxistek jo zuten Estatu kolpearen testuinguruan sortutako abestia. Estatu kolpearen ondorioz sortutako Gerra Zibila ikusita eta Hego Euskal Herriko triskantza Zuberoa eremutik ikusita, Pierre Bordazarre «Etxahun-Iruri» olerkari zuberotarrak egindakoa omen da abestia. Izan ere, Ipar Euskal Herrian orokorrean ez zituzten begi onez hartzen Hegoaldeko errefuxiatuak. Gainera Frantziak jarrera zitala eta doilorra mantendu zuen Espainiako estatu kolpearen aurrean, «Ez Esku Hartzeko Hitzarmena» haren aitzakian Errepublikari laguntza ukatu zion Frantziak (Italia eta Alemania faxistek hitzarmen horri kasurik egiten ez zioten bitartean). Testuinguru horretan, baina, Iparraldeko euskaldun batzuen artean salbuespenak eta sinpatia keinuak ere egon ziren, kantu honetan ondo ikusten den legez.

Horra Eusko Ikaskuntzak partekatutako bertsioa:[1]

Gernika. 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren ostean hartutako argazkia. Hitlerren armadako aireko erasoak aipatzen dira abestian, azkenaurreko ahapaldian.
Jatorrizkoa zubereraz Euskara estandarrago batera hurbilduz
1. Abrekeria zer trixtezia horen gatik
Behar izan düt nik laster egin sor lekhütik
Adin florian ogenik gabe inozentik
Maite beitzüntüdan ô Ama Eskuadi oron gañetik (berriz)



Errepika :

Entzün nezazü ""Ama"" zure deitzen
Entzün nezazü zure nigarstatzen
Eskualdün lürretik naie ohiltzen
noiz othe niz sarthüren ni libro etxen (berriz)?



2. Bai maradikatzen haigü Hitler Krimiñela

Lehen lehen kausa behiz izan gitin hola
Errekaz ixurrazi dereikük gure odola
Hire airekuekin nolaxek desegin gure arbola (berriz)



3. Ez adioreik ô Donostia ta Gernika

Nausi zaharra hasirik beita intzirrika
Ez dakigüla Eskualdün horier haiñ mendeka
Uste beno lehen ez zakion ützül Erreplüblika (berriz)"

1. Aberekeria zer trixtezia horregatik
Behar izan düt nik ospa egin sorlekhütik
Adin loretsuan ogenik gabe inozentik
Maite baitzintudan oi Ama Euskadi ororen gainetik (berriz)



Errepika :

Entzün nazazü ""Ama"" zuri deitzen
Entzün nazazü zure negar[2] egiten
Eskualdün lürretik naute botatzen (kaleratzen, egozten),
noiz ote naiz sartuko ni libre etxean (berriz)?



2. Bai maradikatzen haigü (zaitugu, hika) Hitler kriminala

Lehen-lehen kausa behiz izan gitin hola
Errekaz isuriarazi dereikük (hik guri, aditz alokutiboa) gure odola
Hire airekuekin (aireko hegazkinekin) nolaxek desegin gure arbola (berriz)



3. Ez adiorik oi Donostia eta Gernika

Nagusi zaharra hasirik baita intzirika
Ez dakigüla Eskualdün horiei haien mendeka
Uste beno lehen ez zakion itzul Erreplüblika (berriz)"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Eusko Ikaskuntza - Euskal abestiak» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-10).
  2. Padilla-Moyano, Manuel. (2013-01-01). «(Des)genitibizazioaren historiaz gehiago: genitibozko subjektu iragangaitzak (ISGEN) ekialdeko euskaran» 3rd CONFERENCE OF THE LUIS MICHELENA CHAIR (Noiz kontsultatua: 2023-06-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzuteko bertsio batzuk: