Liencresko Dunen Natura Parkea
Liencresko Dunen Natura Parkea | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mota | natura-parke, Batasuneko garrantzizko leku, naturagune babestu eta parke natural |
Azalera | 194,55 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°26′52″N 3°57′45″W / 43.447808°N 3.962631°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Liencresko Dunen Natura Parkea (gaztelaniaz: Parque natural de las Dunas de Liencres) Espainiako Kantabria autonomia erkidegoan dagoen dunez osatutako natura parke bat da, Pas ibaiaren bokalaren eskuin ibarrean. Santander hiritik 10 kilometro mendebaldera dago, Piélagos udalerriko Liencres herrian.
1986ko abenduaren 9ko dekretuaren bidez sortua izan zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guneak berebiziko garrantzia du, bai haize edo dinamika eolikoen nahiz kuaternario aroko fosil aztarnei dagokionez. Senadiz eta bi hondartzez osatua dago: Valdearenas eta Canallave, surfean jarduteko leku bikainak. Denera 256,81 hektareako azalera du.
Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunetan landaredia urria da, baina dagoenak garrantzi handia du lurzoruko gain geruzen egonkortasuna mantentzen baidu. Gainera, landare espezie batzuk bitxiak eta urriak dira, tartean itsas zerba. Bertan, Itsas pinudi handi bat dago.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faunaren barnean hegaztien migrazioa nabarmentzen da (udazken eta udaberrian), tartean txenadak, txirri arruntak eta itsas mikak daude, eta pinudiaren eremuan gabiraiak ohikoak dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Pas ibaiaren bokalea eta eskuinean natura parkea.
-
Liencresko Dunen Natura Parkeko itsaslabarretako landaredia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page