Likore
Likorea alkoholdun edari gozo bat da, sarri, fruitu, belar edo espezien zaporea izaten duena, eta, batzuetan, krema zaporea. Historikoki, landare medizinaletatik datoz, orohar, fraideek prestatutakoak, Benediktinoak bezala. Likoreak, Italian eginak izan ziren XIII. mendetik.
Likoreren batzuk, zur, fruitu edo lore batzuen infusio bidez prestatzen dira, ur edo alkoholetan, eta azukrea gehituz. Beste batzuk, agente usaitsuen destilaketa bidez egiten dira. Likorea eta alkoholdun edariaren arteko bereiztea, ez da sinplea, batez ere, gaur egun, zapore gozoa duten alkoholdun edari asko baitago. Edonola ere, zaporedun alkoholdun edariak ez dira infusio bidez prestatzen. Alkoholean duten edukia, ez da bere bereizgarrietako bat. Likore gehienek, alkoholdun edariek baino alkohol gradu gutxiago dituzte, baina, likoreren batzuk, 55 gradura ere iris daitezke, absentaren kasuan bezala.
Likoreak, eurak bakarrik, azkenburukoaren aurretik edo honen ondoren edan daitezke, edo koktel edo sukaldean erabil daitezke.
Likore motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laranja likoreak: Cointreau, Grand Marnier gorria, Grand Marnier oria, Curacao, ....
- Belar likoreak: Benediktine, Chartreuse oria, Charteuse berdea, Pippermint, Galliano.....
- Kafe likoreak: Tia María, Kalhúa, Rosoli....
- Whiski likoreak: Drambuie, Logan Ora, Sauthern Confort...
- Anisatutako likoreak: Patxarana, Ouzoa, Sambuca.....
- Fruta likoreak: Amaretto, Apricot Brandy, Chery Brandy, Cassis, Malibu, Fray Angelico, Marrasquino, Sagar likorea, .....
- Krema likoreak: Bailey’s, Mozart, Capucine, Gressy, Crema catalana Melody, Sheridan’ s.....
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, ISBN 9788428327534..