Limbo (2020ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limbo (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2020
Jatorrizko izenburua Limbo
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Kolorea koloretakoa
Antzezlea(k)
Kais Nashef
Sidse Babett Knudsen


IMDB: tt9138170 Allocine: 283746 Rottentomatoes: m/limbo_2021 Allmovie: v726224 Metacritic: movie/limbo Edit the value on Wikidata
Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Limbo».

Limbo 2020an estreinatutako Britainiar komedia dramatikoa da, Ben Sharrock zinema zuzendariaren bigarren film luzea. Euskal Herrian eta Britainia Handian ekoitzia[1], filmak Eskoziar irla batean kokatzen du ikuslea, mundu osotik zehar babes-etxe bila datozen etorkinen bizia modu ezberdin batean erakutsiz.[2]

Filma 2020ko Canneseko Zinemaldiko atal ofizialerako hautatua izan zen, baina COVID-19aren pandemiaren erruz zinemaldia bertan behera gelditu eta mundu mailako beste jaialdi batzuetan estreinatu behar izan da; azpimarratzekoa da filmaren parte hartzea 2020ko Donostiako eta Torontoko Zinemaldietan[3], Donostian epaimahai gaztearen saria lortuz.[4][5]

Limbok 4 izendapen lortu ditu 2021eko Britainiar Film Independienteen Sarietarako, besteak beste Amir El-Masry aktore hoberenaren moduan, Irune Gurtubai produktore berri bezala eta Nick Cooke argazki zuzendari moduan.[6] Lau izendapenetatik Irune Gurtubaik lortu du garaikurra. Azpimarragarria da ere bai BAFTA sariek 20 Britainiar film hoberenen artean kokatu dutela. [7]

Hainbat zinemalditan parte hartu eta zenbait sari lortu eta gero MUBI streaming bidezko plataforman dago ikusgai Limbo.[8][9]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Omar musikari gaztea da, etorkizun handikoa. Bere siriar familiarengandik bananduta bizi da, Eskoziako uharte urrun batean harrapatuta, asilo-eskaeraren zain. Besoan daraman eskaiola dela eta, ezin du bere lauda jo eta paisaia epikoetan ibiltzen da, iragan konplexu bati eta etorkizun etsigarri bati erantzun nahian. Agian harrapatuta dago, baina ez dago bakarrik. Omar eta bere pisukide berriak erabat gaizki ulertutako "kontzientzia kulturaleko" eskoletara joango dira, Friends telesailaren maratoi bat egingo dute, Ross eta Rachel eten batean ote dauden eztabaidatuko dute eta Farhad, Freddie Mercuryrekin obsesionatuta, tokiko mikrofono irekiaren gauean parte hartzera konbentzitzen saiatuko da Omar.[10]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika espezializatuko webguneek puntuazioa eman diote filmari; Metacritic orrialdearen kasuan 7 kritika kontuan izanik Limbok 100etik 77ko kalifikazioa lortu du[11], The Guardian egunkari britainiarrik 100etik 100 emanez[12]. Ikusle amateurren kasuan, IMDb web gunean 10etik 7,3ko nota dauka 274 erabiltzailek haien botua eman eta gero.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toronto International Film Festivaleko sail ofizialean eta Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean estreinatu ostean Gazteriaren Saria lortu zuen Donostian.

Estreinaldia eta gero beste zinemaldi batzuetan parte hartu zuen; 2020an aipagarriak dira London Film Festivalean film narratibo onenera hautagaitza[13], Macaoko Zinemaldian film eta gidoi onenaren garaikurra[14], Zurich Film Festivaleko pelikula internazional onenaren hautagaitza[15], Cairoko Zinemaldian film hoberenaren FIPRESCI eta Urrezko Piramide sariak.[16]

2021ean berriz Göteborg Film Festivalean Ingmar Bergman Sarirako hautagaitza lortu [17]eta Britainiar Film Independienteen Sarietarako [18]lau izendapen izan ditu; film, aktore, argazki eta produkzio berri onenarena. Lau sarietatik bakarra irabazi du, Irune Gurtubai euskal produktoreak produkzio berri onenarena.

74. BAFTA sarietako film Britainiar onenaren 20 filmeko zerrendan sartzea lortu du[19], eta datorren martxoaren 9an sarirengatik borrokatuko diren sei film izendatuak argitaratuko dira. Limbo leihatzen den kategoria berdinean film potoloak daude, esaterako mundu mailan hainbat sari eta izendapen lortutako Florian Zelleren The Father[20][21] eta Emerald Fennellen Promising Young Woman[22][23], edo aurrekontu handiko film ezberdinak, adibidez, Kate Winsletek eta Saoirse Ronanek antzeztutako Ammonite[24] edo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatutako Supernova[25][26].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «"Limbo" euskal ekoizpena Cannesko Sail Ofizialerako aukeratu dute» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-06-04 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  2. (Ingelesez) «Cannes Hidden Gem: Ben Sharrock on his Absurdist Refugee Drama 'Limbo'» The Hollywood Reporter 2020-06-25 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  3. (Ingelesez) «Limbo» TIFF Noiz kontsultatua: 2021-02-23.[Betiko hautsitako esteka]
  4. «"Jendea errefuxiatuengana hurbildu nahi genuen, pertsona bezala erakutsi"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-09-25 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  5. (Ingelesez) Donnelly, Matt; Donnelly, Matt. (2020-07-20). «CAA Signs Ben Sharrock, Director of Cannes Indie ‘Limbo’» Variety Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  6. (Ingelesez) «CRAFT WINNERS ANNOUNCED FOR BIFA 2020 · BIFA · British Independent Film Awards» BIFA · British Independent Film Awards 2021-01-25 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  7. (Ingelesez) «Longlists, 2021 EE British Academy Film Awards» www.bafta.org 2021-02-04 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  8. (Ingelesez) Limbo. Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  9. (Ingelesez) Dalton2020-09-03T11:08:00+01:00, Ben. «Mubi takes UK & Ireland on Ben Sharrock’s Cannes 2020, TIFF title ‘Limbo’ (exclusive)» Screen Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  10. sansebastianfestival.com
  11. Limbo. Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  12. (Ingelesez) «Limbo review – heart-rending portrait of refugees stranded in Scotland» the Guardian 2020-09-11 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  13. Erredakzioa. (2020-09-12). «'Limbo' BFI London Film Festival jaialdian lehiatuko da» Zinea Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  14. (Ingelesez) Rosser2020-12-08T12:42:00+00:00, Michael. «Ben Sharrock’s ‘Limbo’ wins best film at Macao film festival» Screen Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  15. (Alemanez) Limbo - Zurich Film Festival. Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  16. (Ingelesez) Aftab, Kaleem; Aftab, Kaleem. (2020-12-10). «British Film ‘Limbo’ Wins the Golden Pyramid for Best Film at the Cairo Film Festival» Variety Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  17. (Ingelesez) «Film Sections» Göteborg Film Festival Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  18. (Ingelesez) «Limbo · BIFA · British Independent Film Awards» BIFA · British Independent Film Awards 2020-12-08 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  19. (Ingelesez) «Longlists, 2021 EE British Academy Film Awards» www.bafta.org 2021-02-04 Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  20. The Father - IMDb. Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  21. (Ingelesez) Davis, Clayton; Davis, Clayton. (2020-09-14). «Anthony Hopkins Makes Strong Case for Second Oscar for ‘The Father’» Variety Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  22. Promising Young Woman - IMDb. Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  23. (Ingelesez) Davis, Clayton; Davis, Clayton. (2021-02-01). «Is Carey Mulligan’s Oscar Nomination for ‘Promising Young Woman’ Already Locked In?» Variety Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  24. (Ingelesez) Debruge, Peter; Debruge, Peter. (2020-09-12). «‘Ammonite’ Review: However Committed, Kate Winslet and Saoirse Ronan Can’t Spark Sodden Lesbian Romance» Variety Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  25. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival Noiz kontsultatua: 2021-02-23.
  26. (Ingelesez) Lodge, Guy; Lodge, Guy. (2020-09-22). «‘Supernova’ Review: Colin Firth and Stanley Tucci Gently Smash Your Heart to Smithereens» Variety Noiz kontsultatua: 2021-02-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]