Saoirse Ronan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Saoirse Ronan
Saoirse Ronan at 2014 Berlin Film Festival (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Saoirse Una Ronan
Jaiotza New York eta Bronx1994ko apirilaren 12a (23 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Irlandako Errepublika
Bizilekua Howth
Familia
Aita Paul Ronan
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema aktorea, antzerki aktorea eta aktorea
Nominazioak
IMDb nm1519680

Saoirse Ronan (New York, AEB, 1994ko apirilaren 12a) irlandar jatorriko estatubatuar aktorea da. Paul Ronan aktore irlandarrak eta Monica Ronanek daukaten alaba bakarra da. Saoirsek hiru urte zituenean, Irlandara joan zen bizitzera eta Carlowko konderrian hazi zen. Txikia zenean bere aitari laneraino laguntzen zion askotan.

Saoirse telebistan The Clinic (2003) eta Proof (2004-2005) telesailetan agertu zen lehen aldiz. Garai hartan, Harry Potter eta Felixaren Ordena filmean Luna Lovegood izeneko pertsonaia interpretatzeko frogak egin zituen, baina azkenean Evanna Lynch aukeratu zuten. Saoirsek ospea irabazten hasi zen Atonement (2007) Joe Wrightek zuzendutako pelikulari esker. Han Briony Tallis izeneko 13 urteko neskato bat interpretatu zuen.

Ronan bi aldiz izendatu dute Oscar Sarietan, Atonement (2007) eta Brooklynen (2015) egindako lanarengatik, eta hiru aldiz BAFTA Sarietan. Guztira, hiru Urrezko Globo Sari, bi Aktoreen Sindikatuen Sari eta Satellite Sari bat irabazi ditu, besteak beste.

Zenbait datu interesgarri:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aktoresak herritartasun bikoitza dauka: AEBko eta Irlandako hiritarra da.
  • Bere izan osoa "Saoirse úna Ronan" da.
  • Bere izenak "Askatasuna" esan nahi du.
  • Bere abizenak ingeleraz "little seal" esan nahi du.
  • Oscar Sarietara izendatutako aktoresa gazteetariko bat da.
  • 6 sari eta 10 izendapen lortu zituen Brooklyn filmean egindako lanarengatik (Colm Tóibínen izen bereko liburuaren egokitzapena).

Filmografia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma edo Telesaila Interpretatutako pertsonaia
2017 Lady Bird High School Senior
2017 On Chesil Beach Florence
2016 The Seagull Nina
2016 Loving Vincent Margaret Gachet
2015 Weepah Way for Now Emily
2015 Brooklyn Ellis
2015 Stockholm, Pennsylvania Leia Dargon
2014 Robot Chicken Various Characters
2014 Lost River Rat
2014 The Grand Budapest Hotel Agatha
2013 Justin and the Knights of Valour Talia
2013 How I Live Now Daisy
2013 The Host Melanie Stryder / Wanda
2012 Byzantium Eleanor
2011 Violet & Daisy Daisy
2011 Hanna Hanna
2010 The Way Back Irena
2010 The Secret World of Arrietty Arreitty
2009 The Lovely Bones Susie Salmon
2008 City of Ember Lina Mayfleet
2007 Death Defying Acts Benji McGarvie
2007 Atonement Briony Tallis (13 urte)
2007 The Christmas Miracle of Jonathan Toomey Celia Hardwick
2007 I Could Never Be Your Woman Ozzie
2005 Proof Orla Boland
2003-2004 The Clinic Rhiannon Geraghty

Iturriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]