Limones de oro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limones de oro
Izaro taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2022ko apirilaren 29
GrabazioaGaztain Estudioak
(Zestoa, Gipuzkoa)
Iraupena62:45

Limones de oro Izaro Andres kantariaren laugarren diska luzea da[1]. Izenak iradokitzen duen bezala Limones en invierno diskoaren jarraipen gisa har daiteke, izan ere aurrez argitaraturiko kantuekin egindako kolaborazioekin osatu den diskoa baita.

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaroren taldea honako musikari hauek osatzen dute:

Grabaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak eta egin ziren nahasketak, Zestoan. Lehenengo aldiz ez zuen ingelesezko abestirik sartu diskoan. Hamar abesti gazteleraz kantaturik daude eta sei euskaraz. Bi abesti dira berriak, gainerakoak aurreko diskoetan argitarautikoak dira. "Oso blanco (plata)" abestia izan ezik, beste guztietan Euskal Herriko, estatuko edo nazioarteko kolaborazioa izan zuen.

Kolaborazio batzuekin bideoklipa osatu zuen eta diskoa argitaratu aurretik single gisa kaleratu zituen. Honako hauek izan ziren:

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petalo hori handiak dituen lore bat agertzen da erdian eta haren atzean limoiondoak limoiez beteta. Argazkiak ispiluarena egiten du ardatz horizontalean[7].

Abestiak eta kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hau da abestien eta kolaborazioen zerrenda:[8]

  1. Ventanas cerradas (berria) - Pedro Pastor
  2. Delirios - Zahara
  3. Grace de Bess Atwell (berria) - Gartxot
  4. Argia - Amaral
  5. La felicidad - Daymé Arocena
  6. Errefuxiatuena - Mikel Urdangarin
  7. Paris - Eñaut Elorrieta
  8. Eider - Silver Rose
  9. Invierno a la vista - Xoel López
  10. Aquí - Duda in the sky
  11. Un poquito más - Alex Ferreira
  12. Mi canción para Elisa - Rozalén
  13. Libre - Cris Lizarraga (Belako)
  14. Astelehenak - Eñaut Gaztañaga
  15. Oso blanco (plata)
  16. Patinar sobre hielo - Bratty

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoa atera aurretik martxoaren 5ean Parisen eman zuen kontzertua, Bataclan areto ezagunean[9]. Diskoaren aurkezpena maiatzaren 7an egin zuen Anoeta belodromoan 6.000 ikusleren aurrean. Emakumezko bakarlari euskaldun batek inoiz eman duen kontzerturik jendetsuena izan zen. Kontzertu hartan abestietako kolaboratzaileak izan zituen alboan[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Limones de oro» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  2. IZARO & Pedro Pastor - Ventanas Cerradas. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  3. IZARO & Zahara - Delirios. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  4. IZARO & Amaral - Argia. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  5. IZARO - La Felicidad ft. Daymé Arocena. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  6. IZARO - Libre ft. Cris (Belako). (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Limones de Oro | CD» IZARO (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Izaro anuncia “Limones de Oro”, doble disco con invitados de lujo» MondoSonoro 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  9. ««A ze gaua, mon Dieu»: la noche que el Bataclan de París aplaudió a Izaro» «A ze gaua, mon Dieu»: la noche que el Bataclan de París aplaudió a Izaro (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  10. «Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere» EITB 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]