Izaro Andres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Izaro Andres
Izaro Andres musikaria.jpg
Bizitza
Jaiotza Mallabia1993ko abenduaren  31 (25 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Izengoitia(k) Izaro
Musika instrumentua ahotsa
Izaroren kontzertua Donostiako Jazzaldian, 2018an.

Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31) euskal kantaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallabian jaio zen eta ikastera Donostira joan zen. AEBko Kalifornian zegoela erabaki zuen musikaria izan nahi zuela.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an hasi zen tabernetan abesten. Oriol Flores baterijolea ezagutu zuenean talde bat eratzea erabaki zuten. Horretarako Oriolek Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran ekarri zituen. 2016an Om diska plazaratu zuen, crowdfunding kanpaina bat egin ostean. Izarok berak sortu zituen hitz guztiak eta musika. Abesti gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere kantatzen du.[2][3]

2017an hainbat kolaborazio ere egin zituen, hala Korrikaren 20. edizioko Zirkorrika abestian,[4] nola Gatibu taldearen Aske maitte bideoklipean ere. Durangoko Azokarako Hankapuntetan I lan laburra kaleratu zuen,[5] berak dioenez kanta "arraroen" bilduma bat. Iker Lauroba izan zuen alboan gitarra eta piano jole. Mikel Urdangarinek Errefuxiatuak kantan kolaborazio bat ere egin zuen.

2018an otsailaren 16an bigarren diska atera zuen, Eason izenekoa.[6] Lehenengo diskaren arrakasta ikusita eta aurreratu zituen Erori eta Delirios singleen ondoren ikuskizun handia zegoen disko berria eskuratzeko. Hamar kantuk osatzen dute lana.[7] Oriol Flores, Iker Lauroba, Julen Barandiaran "Txiki" eta Garazi Esnaola musikariak izan ditu alboan. Eason diska aurkezteko bira luzea egin dute, Euskal Herrian kantatzeaz gain Espainiar Estatuan egon dira eta baita Mexikon ere.[8] Eason diskoak izan duen arrakastaren seinale Musika Bulegoa Saria lortu izana.[9] 2018 urtearen amaieran bi kolaborazio egin ditu Izarok, bata Igelaren Bandaren Ur berri, urte berri diskoan[10] eta bestea Nøgen taldearen Gertu abestian[11]. Eason diskaren ibilbideari amaiera emateko 2019ko urriaren hasieran Agur Eason: 8 minutu Izarorekin izeneko dokumentala atera zuen, bere bizipenak kontatzen zituena[12].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Om[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Om (2016, autoekoizpena)
  1. koiLarak
  2. Zingirak
  3. Paradise
  4. La vi
  5. Tu escala de grises
  6. Zangalatraba
  7. Astelehenak
  8. Honey
  9. Noviembre
  10. Argia
  11. Serendipity
  12. Eider
  13. Bizitzak

Hankapuntetan I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tu escala de grises (intro)
  2. Deabrua
  3. Paradise (Bossa Nova)
  4. Eskaleok
  5. Errefuxiatuak

Eason[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eason (2018, autoekoizpena)
  1. Er(h)ori
  2. De más
  3. Delirios
  4. Zure ezpainen itsasoan
  5. Neguprenoa
  6. Zuri begira
  7. Donostia
  8. Devil
  9. Pick up
  10. La felicidad

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Musikaren minak eta maiteminak - Ahomentan - Berria» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-04.
  2. Om . Noiz kontsultatua: 2018-02-15.
  3. «Izaro Andres: «Sekula ez dut bizi ez dudan ezer idazten»» Berria.eus 2016-09-27.
  4. irati ‘Zirkorrika’ abestia aurkeztu dute, 20. Korrika girotzeko . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.
  5. “Orain arte hurbildu ez dena gehiago gerturatzeko aukera ematen du Azokak” . Noiz kontsultatua: 2017-12-07.
  6. Berria.eus «Izaro askatu egin da 'Eason' diskoan» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-02-15.
  7. Eason . Noiz kontsultatua: 2018-02-15.
  8. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «'La Felicidad' kantaren bertsio berezia eskaini diote taldekideek Izarori» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  9. «Musika Bulegoa Sariak 2018 – Musika bulegoa» musikabulegoa.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  10. Taldea, elkar Igelaren Banda "Ur berri urte berri" prentsaurrekoa (2018-11-14) . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  11. Gabi de la Maza (2018-11-15) Gertu (Nøgen ft IZARO u0026 Serrulla) . Noiz kontsultatua: 2018-11-20.
  12. AGUR EASON: zortzi minutu Izarorekin . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izaro Andres Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Izaro Andrés