Lingeer

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lingeer Senegalgo antzinako zenbait erresumatan erregearen ama edo arrebari ematen zitzaion izendapena da. Sine edo Saloum bezalako Serer erresumetan erabiltzen zen; horien aurretik Baol erresuman; eta Cayor, Wolof, Baol eta Waalo bezalako wolof erresumetan. "Erregina" edo "printzesa" esan nahi du serereraz eta woloferaz.

Lingeerra errege gorteetako printzesa gorena kontsideratzen zen. Erresuma horietako botere politikoa emakume horien familia-lerroaren bidez transmititzen zen eta ez gizonezkoren baten leinuaren arabera, jendarte horiek ama-lerroko sistema erabiltzen baitzuten. Zenbait lingeer kolonizazioaren aurrean mantendu zuten erresistentziagatik nabarmendu ziren. Erresistentzia horren ondorioz, lingeerrak Senegalgo espazio politikoaren itzalera kondenatu zituzten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]