Liposoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fosfolipidoz osaturiko liposoma ingurune urtsuan.

Fosfolipidoz osaturiko bigeruza lipidikozko besikula esferikoa da liposoma. Tamaina aldakorrekoa izan daiteke (25 nm - 1 μm) eta barnean medio urtsua du. Bigeruza lipidiko sintetikoen erabilerak mintz plasmatikoaren ezaugarriei buruzko ikerketak erraztu ditu.

Lipido mota desberdinak eta horien nahaste desberdinetatik abiatuz sintetiza daitezke liposomak, baina garrantzitsuenak fosfolipidoak dira. Posible da gainera, lipidoez gain proteinak dituzten liposomak sortzea.

Liposoma motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi liposoma mota bereizten dira:

  • Besikula multilamelarrak: hainbat bigeruza lipidikoz osaturik daude, bata bestearengandik likidoz banandurik.
  • Besikula unilamelarrak: likidoz beteriko nukleo edo gunea inguratzen duen bigeruza lipidiko sinple batez osaturikoak.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan liposomen teknologia asko garatu da eta jatorrizkoaz gain (mintzari buruzko ikerketak) erabilera ugari garatu dira:

Medikamendu, drogak eta bestelako substantziak liposometan sartu eta garraiatzea posible dela frogatu da. Medikamenduz beteriko liposomak medikamendu soilaren administrazioak baino abantaila handiagoak ditu. Alde batetik, eraginkortasuna areagotzea lortzen da, ehun osasuntsuak ekidin eta ehun gaixoetara zuzentzen baitira. Bestetik, liposomak toxikoak ez direnez, medikamendu baten eraginkortasuna/toxikotasuna hobe daiteke.

Posible da liposomak zeluletara atxikitzea mintz-antigenoen aurkako antigorputzak erabiliz. Honela, molekula desberdinak mintz lipidikoan murgildurik babestuta daude eta zelula zein ehun desberdinetara bidera daitezke. Dena den, oraindik arazo ugari konpondu gabe daude eta nahiz eta medikamendu ugari liposometan enkapsulaturik komertzializatu, beste askoren erabilera oraindik ezinezkoa da.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Intsulina liposometan enkapsulaturik administratu daiteke aho bidetik.
  • Minbiziaren terapian erabili ohi diren drogak zelula gaiztoetara modu egokiagoan heltzea lor daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]