Llanfairpwllgwyngyll

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Llanfairpwllgwyngyll
 Gales
Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch railway station (7780981364).jpg
Administrazioa
Estatua  Erresuma Batua
Herrialdea  Gales
Lurraldea Anglesey
Postakodea LL61
OS grid kodea SH528716
Geografia
Koordenatuak 53° 13′ 24″ N, 4° 11′ 58″ W / 53.223333°N,4.199444°W / 53.223333; -4.199444Koordenatuak: 53° 13′ 24″ N, 4° 11′ 58″ W / 53.223333°N,4.199444°W / 53.223333; -4.199444
United Kingdom relief location map.jpg
Llanfairpwllgwyngyll hemen kokatua: Gales
Llanfairpwllgwyngyll
Llanfairpwllgwyngyll
Demografia
Biztanleria 3.107 (2011)
Bestelako informazioa

Llanfairpwllgwyngyll, Llanfair PG edota Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)), Anglesey uharteko herri bat da, Galesen, 58 hizkirekin Erresuma Batuko toponimorik luzeena da eta munduko hirugarrena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren tren geltokiko kartelaren errotulua, ingelerazko ahoskerarekin "gutxi gorabehera".

Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch galeserazko herriaren izen honek hau esan nahi du euskaraz: «Haize zurrunbilo azkar batetik gertu dagoen urrondo huts zurian dagoen Santa Mariaren eliza eta leize gorritik gertu dagoen San Tisilioren eliza». Izena horrela dago eratuta, hitzez hitz: Santa Mariaren eliza (Llanfair) urrondo huts zuria (gwyn gyll) gertu (go ger) haize zurrunbilo azkar batetik (y chwyrn drobwll) San Tisilioren eliza (Llantysilio) leize gorritik ([a]g ogo[f] goch).

Halere, herriaren izena Llanfair PG bezala laburbiltzen da (galestarrentzat Llanfairpwll). Honekin nahikoa da Llanfair izeneko Galesko beste leku batzuetatik ezberdintzeko.

Izena 1860ko hamarkardan herriko biltzarrak hautatu zen, gehienbat Britainia Handiko tren geltokietako izenik luzeena izateko pribilejioarengatik. Izen hau ezin liteke berezko izen galestar bat bezala hartu, lekuaren bere jatorrizko izena Llanfair Pwllgwyngyll da eta galeserar abezedarioaren 16 hizki ordezkatzen ditu eta ingeles abezedarioaren 19.

Kartelean irakur errazagoa den bertsio fonetiko bat aurkezten da, galeseraz: Llan-vire-pooll-guin-gill-go-ger-u-queern-drob-ooll-llandus-ilio-gogo-goch. Ingeles ahoskeraz berriz, honela litzateke: Clan vira pulth gwinn gith gor gerrick win drob uth clan tay see lee oh go go gokh. (euskaraz ""San-bairr-pux-guin-gix-go-ge-ra-jiern-drob-uhl-san-ti-si-lio-go-go-goj"")

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren luze eta korapilatsu hau 1968ko Barbarella filman pasahitza zail moduan erabilia izan zen.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismogune oso bisitatua da. Turistek, herriaren kartelaren aldamenean argazkiak ateratzen dituzte, edota bertako udaletxean euren pasaporteak zigilatu.

Hurbileko beste ikuskizun bat Anglesey-ko Markesaren zutabea da, bertatik Anglesey eta Menai itsasartearen ikuspegi ezin hobea dagoelarik.

Izena ingeles itzulpenean dagoen tren geltokiko kartela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Llanfairpwllgwyngyll Aldatu lotura Wikidatan