Loïc Lagadec

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loïc Lagadec

apezpiku tituludun

2023ko martxoaren 9a -
Emmanuel Gobilliard
Elizbarrutia: Carpentras titular see (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

2023ko martxoaren 9a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Lyon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAnnonay1974ko abuztuaren 12a (49 urte)
Herrialdea Frantzia
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Loïc Philippe Lagadec (Annonay, 1974ko abuztuaren 12a) frantziar elizgizona da. 2023an Lyongo apezpiku laguntzaile​ bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loïc Lagadec Annonayn jaio zen eta Sainte-Foy-lès-Lyonen bataiatu zuten. Umetan Viennen bizi izan zen[1].

Lyonen, Montpellierren eta Alemanian negozioak ikasi ondoren, Lyongo San Ireneo apaizgaitegian sartu zen. Teologia Lyongo Unibertsitate Katolikoan ikasi zuen[2].

2005eko ekainaren 26an apaiztu zen. 2005etik 2009ra, Bourgoin-Jallieuko San Frantzisko parrokiako bikario izan zen. 2016an Grenoble-Vienneko elizbarrutiko bikario nagusi izendatu zuten[2]. 2022ko otsailetik urrira, elizbarrutiko administratzaile izan zen Jean-Marc Eychenne izendatu arte[3][4].

2023ko martxoaren 9an, Frantzisko aita santuak Lyongo apezpiku laguntzaile eta Carpentrasko apezpiku titular izendatu zuen[5]. Izendatzeko garaian 48 urte zituen eta Frantziako apezpiku gazteena zen[1]. Apirilaren 30ean apezpiku ordenatu zuten Lyongo katedralean[6]. Pour vous et pour ceux qui sont loin leloa hautatu zuen[7].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) «Le père Loïc Lagadec nouvel évêque auxiliaire du diocèse de Lyon» RCF Radio 2023-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  2. a b (Frantsesez) Pinard Legry, Agnès. «Un nouvel évêque auxiliaire pour le diocèse de Lyon» Aleteia 2023-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  3. (Frantsesez) «Mgr Loïc Lagadec, nouvel évêque auxiliaire de Lyon» KTO 2023-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  4. (Frantsesez) Alibert, Arnaud. «Mgr Loïc Lagadec, nommé évêque auxiliaire de Lyon» La Croix 2023-03-09 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  5. (Ingelesez) «Appointment of auxiliary bishop of the archdiocese of Lyon, France» The Holy See 2023-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  6. (Frantsesez) Petsiukh, Liubomyr. «Retour sur l’ordination épiscopale de Mgr Loïc Lagadec» Primatiale 2023-05-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  7. (Ingelesez) «Bishops who are not Ordinaries» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  8. (Ingelesez) «Bishop Loïc Philippe Lagadec» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]