Lobulu tenporal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Garun lobuluak:
Urdina: Lobulu frontala
Berdea: Lobulu tenporala
Arrosa: Lobulu okzipitala
Horia: Lobulu parietala

Lobulu tenporala garunaren zati bat da, lobulu okzipitalaren aurrean dagoena, gutxi gora-behera loki bakoitzaren atzealdean. Paper garrantzitsu bat du ekintza bisual konplexuetan, aurpegiak ezagutzerako orduan adibidez. Garunaren "entzumenaren azal primarioa" da. Entzumenetik datorren informazioa jaso eta prozesatu ere egiten du, oreka mantentzen laguntzen du, eta antsietatea, haserrea eta plazerra bezalako emozio eta motibazioak ere erregulatzen ditu.

Erdiko lobulu tenporalak, lobulu tenporalaren zati dena, adierazpeneko oroimenerako (ekintza eta gertakarien oroimen kontzientea) oinarrizkoak diren anatomikoki elkarlotutako egitura sistema bat du. Egitura horien artean eremu hipokanpala (CA eremuak, hortzdun bira eta subikulu konplexua) eta ondoan dauden perirrinal, entorrinal eta parahipokanpal kortexak daude. Sistema hau nagusiki oroimenarekin lotua dago, neokortexarekin batera funtzionatzen du epe luzeko oroimen bat ezarri eta mantentzeko, eta, azkenik, sendotze prozesu baten bidez, epe luzerako oroimenetik independente bihurtzen da, perirrinal eta parahipokanpal azalek prozesu honetan duten paperari buruz eta karraskarietan oroimen espazialari buruz oraindik zalantzak dauden arren. Neurofisiologia, neuroirudi eta neuroanatomiako datuek erdiko lobulu tenporalaren barnean lan banaketa bat dagoela diote. Alabaina, eskuragarri dagoen informazioak ez ditu hipokanpoaren eta erdiko azal tenporalaren arteko dikotomia sinpleak babesten, oroimen elkarkorra oroimen ez elkarkorraren aurka, oroimen episodikoa oroimen semantikoaren aurka eta oroimena etxekotasunren aurka bezalako dikotomiak.

Artikulu hau katalanezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lobulu tenporal Aldatu lotura Wikidatan