Hipokanpo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipokanpo
Gray739-emphasizing-hippocampus.png
Xehetasunak
Honen parte lobulu tenporala
Identifikadoreak
Latinez hippocampus
MeSH eta A08.186.211.200.885.287.500.345 A08.186.211.180.405 eta A08.186.211.200.885.287.500.345
TA A14.1.09.321
FMA 275020
Terminologia anatomikoa

Hipokanpoa (latinez hippocampus, hau, aldi berean, grezierazko ιππος, hippos = zaldia, eta καμπος, kampos = Kanpe itsas munstroa) gizakiaren eta beste ugaztun batzuen garuneko egiturarik garrantzitsuenetako bat da.

Lobulu tenporaleko azaleko materia gris bereko geruzei dagokienez egitura marginal eta konplexutasun txikiagokoa da. Horregatik, alde batetik sistema linbikoaren eta bestetik arkiazalaren zati da, subikulua eta hortzdun birarekin batera eraketa hipokanpala osatuz. Gainontzeko garun azala bezala, egitura bikoiti bat da, garuneko bi hemisferioetan ispiluko irudiak diren bi erdirekin. Gizakietan zein beste primate batzuetan, hipokanpoa lobulu tenporalaren erdialde edo barnealdearen barnean dago, garun azalaren azpian. Itsas zaldi forma tipikoa da primateetan, baina beste ugaztun batzuetan forma ezberdinak ditu, bananarena esate baterako.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokanpo baten eta itsas zaldi baten arteko konparaketa (László Seress neurozientzialariak, 1980).

Izena XVI. mendeko anatomista bat izan zen Giulio Cesare Aranziok eman zion, itsas zaldiarekin (Hippocampus generoa) antz handia zuela ikusi zuena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]