Edukira joan

Bekoki lobulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bekoki lobulua» orritik birbideratua)
Bekoki lobulu
Xehetasunak
Honen parteTelentzefaloa
Burmuin-hemisferioa
Konponenteakinferior frontal gyrus (en) Itzuli
kortex prefrontala
premotor cortex (en) Itzuli
supplementary motor area (en) Itzuli
frontal eye field (en) Itzuli
primary motor cortex (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezlobus frontalis
MeSHA08.186.211.200.885.287.500.270
TAA14.1.09.110
FMA61824
Terminologia anatomikoa

Lobulu frontala, latinez: lobus frontalis, ornodunen garun azalaren eremu bat da. Gizakien garunean aurrealdean dago. Lobulu tenporalak azpian eta atzean daude. Lobulu frontalak filogenetikoki "modernoenak" dira. Horrek beren modu garatuenean animalia konplexuenak bakarrik dutela esan nahi du, alegia, ornodunak eta bereziki gizakiak. Lobulu frontala Brocaren eremuan dago, garunaren hizkuntza eta hizketaren eremua. Organo fonoartikulatorioen mugimenduen eragilea ere bada.

Garuneko lobulu nagusiak

Bekoki lobulua borondatezko mugimendu, arrazonamendu, hizkuntza, emozio eta izaerarekin lotura duen lobulua da. Garuneko lobulurik garatuena da, animalia konpexuenetan agertzen baita, ornodunetan esaterako, eta bereziki hominidoetan.

Egitura anatomikoa[1][2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekoki lobulua anatomikoki aztertzeko, hainbat ikuspegi izan behar dira kontuan, bertan dauden bihurgune eta ildo nagusiak ikusi ahal izateko.

Alboko ikuspegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentroko ildoa (Rolandoren ildoa) hartzen da erreferentziatzat, bekoki eta pareta-lobuluak bereizten dituena. Ildo horrekiko paraleloki, beste ildo bat agertzen da: zentro aurreko ildoa. Bi ildoen artean zentro aurreko bihurgunea dugu.

Bekoki lobuluko atalak alboko ikuspegitik.

Zentroko ildoak, zentro aurreko ildoak eta zentro aurreko bihurguneak koroa norabidea daukate. Hortik aurrera, gainontzeko ildo eta bihurguneek, luzetarako norabidea izango dute:

Goiko eta beheko bekoki ildoek 3 bihurgune banatzen dituzte:

  • Goiko bekoki bihurgunea: goiko bekoki ildotik gorantz
  • Erdiko bekoki bihurgunea
  • Beheko bekoki bihurgunea. Hemen alboko ildo edo Silvio ildoaren aurreranzko eta goranzko adarrak egongo dira. Hortaz, hiru zatitan banatuko da bihurgune hau:
Bekoki lobuluko atalak erdiko ikuspegitik.

Operkulo eta hiruki zatiak Brocaren eremua osatzen dute, hau hizkuntzarekin erlazionatuta dagoelarik.

Erdialdeko ikuspegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentro alboko ildoa (parazentrala) hartzen da erreferentziatzat. Honen eta zentroko ildoaren artean aurreko zentro aldeko bihurgunea (aurreko parazentrala) dugu. Hau, zentro aurreko bihurgunearen jarraipena da.

Oinaldeko ikuspegia

Zentro alboko ildoaren aurrean erdialdeko bekoki bihurgunea izango dugu, alboko ikuspegian aipatutako goiko bekoki bihurgunearen jarraipena dena.

Oinaldeko ikuspegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdean 2 hemisferioak banatuz luzetarako ildoa izango dugu eta honekiko paralelo, usaimen ildoa. Usaimen ildo honetatik, usaimen erraboila eta usaimen traktua igaroko dira.

Bestalde, betzulo ildoak ditugu: gainontzeko gainazaleko ildoei deritze. Antolakuntza desberdina hartzen duten ildoz osatuta dago, X, H edo Y hizki forma hartzen dutela esaten delarik. Betzulo ildoek betzulo bihurguneak bereizten dituzte.

Willis-en poligonoa

Bekoki lobulua garunaren aurreko arteriak eta garunaren erdiko arteriak odoleztatzen dute. Bi arteria hauek barruko arteria karotidaren adarrak izango dira.

Garunaren aurreko arteria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garunaren aurreko arteriak batez ere bekoki lobuluaren goiko era erdialdeko aurpegiak irrigatuko ditu eta illisen poligonoaren parte izango da. Arteria luzetarako ildotik sartuko da eta aurreko arteria komunikatzailearen bidez, beste aldeko arteriarekin komunikatuko da. Aurreko arteria komunikatzailetik aurre erdialdeko arteria zentralak sortuko dira, inguruko egiturak odoleztatzeaz arduratuko direnak.

Garun arterien odoleztapen eremuak (albo ikuspegia).
Garun arterien odoleztapen eremuak (erdiko ikuspegia).

Horrez gain, garunaren aurreko arteriak bi adarkadura emango ditu: aurre erdialdeko arteria talamoildaskatua eta arteria zentral luzea.

Aurre erdialdeko arteria talamoildaskatua erdirantz bideratuko da talamoa eta gorputz ildaskatua odoleztatuz. Arteria zentral luzea, aldiz, atzerantz bideratuko da eta aurreko gai zulatutik barneratuko da nukleo buztandunaren burua, barneko kapsularen aurreko besoa eta nukleo lentiformea odoleztatuz.

Garunaren erdiko arteria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, garunaren erdiko arteria bekoki lobuluaren beheko eta alboko aurpegiak odoleztatzeaz arduratuko da. Arteria Silvioren ildorantz abiatuko da eta bertara ailegatu baino lehen adar zulatzaile batzuk emango ditu, aurre-alboko arteria zentralak, hurrengo egiturak odoleztatzeko: nukleo buztanduna, putamena, nukleo zurbila eta barneko kapsula.

Silvioren ildora ailegatzean arteria adarkatuko da eta bekoki eta pareta lobuluak odoleztatzeko hainbat arteria sortuko dira:

  • Alboko betzulo-bekokietako arteria
  • Bekoki aurreko ildoaren arteria
  • Zentro aurreko ildoaren arteria
  • Zentroko ildoaren arteria
  • Aurreko eta atzeko pareta arteriak
  • Angelu bihurgunearen arteria.

Loki lobulua odoleztatzeko aurreko, erdiko eta atzeko loki adarrak emango ditu baita.

Garuneko zain nagusiak

Bekoki lobuluaren zain itzulia goiko garun zainen bidez emango da, eta odola goiko zabalgune sagitalera drainatuko du. Zain hau azaleko sistemaren parte izango da eta beheko garun zainekin konektatuko dira anastomosien bidez. Adar anastomotiko ugari egongo dira baina garrantzitsuenak goiko zain anastomotikoa (goiko eta beheko zainen artean) eta beheko zain anastomotikoa (azaleko erdiko zain eta zeharkako zainen artean) izango dira.

Pertsonen %85etan ezkerreko lobulo frontalak hizkuntza eta hitz egiteko prozesuak kontrolatzen ditu, eta eskuinaldeak, berriz, aurpegiaren mugimenduak kontrolatzen ditu. Halaber, pertsona ezkerti eta eskumakoen artean zein emakume eta gizonezkoen artean funtzio-asimetria horri dagokoinez desberdintasunak daudela ikusi da.

Funtzio orokorrak hurrengoak izango dira:

  1. Meta-pentsamendua: gure imaginazioan soilik dauden gauzak pentsatzeko gaitasuna; pentsamendu abstraktoa ere esaten zaio.
  2. Memoria
  3. Luzerako planifikazioa
  4. Gure jarreraren autokontrola
  5. Besteen emozioak ulertzeko gaitasuna
  6. Egoera animikoa konsziente egin


Behin funtzio orokorra aztertuta, lau gune funtzionaletan banatu dezakegu lobuloa, zeregin espezifikoagoak izango dituztenak:

  1. Kortex motorra: gorputz adarren mugimendua eta espresioa gauzatzen lagunduko duten aurpegiko mugimenduak. Batez ere mugimenduen indarra eta norabidea kontrolatuko ditu.
  2. Kortex aurre eragilea: burutuko diren mugimenduak hautatzen laguntzen du. Halaber, mugimendu konplexuak burutzeko ezinbestekoa izango da.
  3. Eremu motor gehigarria edo laguntzailea: mugimenduen hasiera eta planifikazioarekin kitzikatzen da.
  4. Bekoki aurreko eremua: funtzio kognitiboak kontrolatzen ditu mugimendua egin aurretik, mugimendua egokia izan dadin. Eremu honetako akatsek sortzen dituzte asaldura kognitibo-motore garrantzitsuenak (hitz egiteko zailtasunak, planifikatzeko arazoak izatea etab.).

Bekoki lobulura talamo nukleoetako eferentzia batzuk ere ailegatzen dira, talamoaren erdialdeko nukleoetakoa, besteak beste. Honela, egoera emozionalaren berri izango dugu eta konsziente egingo da egoera animikoa.

Broca eremua: bekoki lobuluaren hirugarren zirkunboluzio frontalean kokatzen da eta hizkuntzaz arduratzen da.  Brodmann 44 eta 45-ek osatzen dute.

Tumoreek, traumak, istripu zerebrobaskularrek, neuroebakuntzek, neuroendekapenezko gaixotasunek edo garunaren garapenean emandako arazoek bekoki lobuluaren funtzionamenduaren asaldurak eragin ditzakete.

Asaldura hauetan topatzen ditugun sintomen multzoari sindrome disejekutibo deritzogu. Honek osagai emozionalak (depresioa, besteen emozioak ulertzeko eta norberarenak kudeatzeko arazoak…), mugimenduzkoak (dardarak, ibilkera anormala, distonia, apraxia…) zein jarrerakoak (tresnen erabilera arraroa, desinhibizio soziala, jarrera burugogorra, afasia…) ditu, baina paziente bakoitzean sintomen agerpena aldagarria izan daiteke. Horrez gain, bekoki lobuluko kalteak dituzten pazienteek nortasunean, jarrera sozialean, lengoaian, motibazioan eta planifikazio gaitasunean asaldurak pairatu ohi dituzte.

Lesioa nagusitzen den gunearen arabera sintoma desberdinak nagusituko dira:

Gage-en garunaren simulazioa
Brodmann eremuak

Sabel-erdialdeko bekoki kortexaren lesioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekoki lobuluaren beheko bihurguneek, oinaldeko luzetarako eta usaimen bihurguneek osatzen dute zonalde hori. Brodmann-en 10, 11, 12 eta 47 eremuen lesioek nortasun aldaketak eta jarrera asaldurak eragiten dituzte. Inpultsibitate handiko, arranzomendurik gabeko jarrera oldarkorra nagusitu ohi da lesio hauek dituzten pazientetan.

Egoera horren adibide argia Phineas Gage[8]-ren kasua da: lanean zebilela burdin xafla batek, ezkerreko betzulotik sartuz eta garezurretik irtenez,  garuneko bekoki lobulua zeharkatu zion. Phineasek ez zuen desgaitasunik ezta bestelako ageriko asaldurarik pairatu, baina epe luzean bere jarrera eta nortasuna zeharo aldatu zirela konturatu ziren: pertsona lasaia izatetik, jarrera oldakorra izatera pasatu zen. Halaber, burmuin iskemiek edo neoplasiek ere halako sintomak sor ditzakete ere.

Zingulu-aurreko eta Bizkar-alboaldeko kortexeko lesioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 eta 46. Brodmann eremuen ingurua lesionatzen denean, hurrengo gaitasunen urritasunak ager daitezke:

  • Lan-memoria
  • Arau-ikasketa
  • Planifikazioa
  • Arreta
  • Motibazioa

Azkenaldiko ikerketetan ikusi da Bizkar-Albokaldeko Kortex Pre-Frontala (DLPFC: dorsolateral prefrontal cortex) funtsezkoa dela lan-memoriaren funtziorako, batez ere lan-memoriaren edukia monitorizatu eta eraldatzeko. Gainera, arretan ere eragina izan dezake. Honen kalteak nahaste psikiatrikoekaz ere erlazionatu dira, eta aurretiaz aipatutako urritasunak eragin ditzakete.

Zingulu aurreko kortexa arretagaz erlazionatutako motibazioan garrantzitsua da eta hurrengo nahaste psikiatrikoekaz erlazionatuta egon daiteke:

Fisiopatologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarria da lesio bilateralek urritasun larriagoak eragin ohi dituztela. Bestalde, ezker eta eskuin aurrealdeko lesioen arteko desberdintasunak ikusi dira: ezkerraldeko lesioak depresioa bezalako sintomekaz erlazionatu dira, eta eskuinaldekoak aldiz maniagaz.

Halaber, bekoki lobuluan dagoen broka eremua kaltetzen bada, Broka afasia deritzoguna pairatuko du pazienteak. Lesio honetan, pazienteak ez du hitz egingo, bere ulermen gaitasunak normal egon arren bere ideiak azaleratzeko ez delako gai hitzen aukeraketa egiteko.

Histopatologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bekoki lobuluaren sindromea eritasun neurodegeneratiboen ondorioz ematen denean, 2 histopatologien ondorioz gertatu ohi da: alfa-sinukleina eta tau proteina.

Tau proteina hiperfosforilatu ezkero, mikrotubuluetatik disoziatzen da, disolbagaitzak diren agregatuak eratuz. Haril neurofibrilar hauen mailaren arabera gaixotasunak klasifikatzeko Braaken estadioak erabiltzen dira. Bekoki lobulua kaltetzen duten tauopatiak hurrengoak izango dira:

Bestalde, alfa-sinukleina atrofia multisistemikoa, Parkinson-en eritasuna eta Lewi gorputzen dementzia difusoa bezalako gaixotasunekin erlazionatu ohi da.

Irudi gehigarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Broca eremua
3D ikuspegia
Phineas Gage-en kasua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Haines, DE. (2011). Neuroanatomy: Atlas of Structures, Sections and Systems. Lippincott Williams & Wilkins.
  2. (Gaztelaniaz) Drake, RL. (2015). Gray, Anatomía para estudiantes.. Elsevier.
  3. (Gaztelaniaz) «Lóbulo frontal del cerebro: anatomía y funciones» medicoplus.com 2020-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  4. (Gaztelaniaz) «​¿Qué es el lóbulo frontal y cómo funciona?» psicologiaymente.com 2015-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  5. (Gaztelaniaz) «Funciones de los lóbulos cerebrales - Estimulación Cognitiva» Terapias de Estimulación Cognitiva 2018-08-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  6. «FUNCIONES EJECUTIVAS Y LÓBULO FRONTAL» EDITORIAL UNACH: 1–112. 2021-12-16  doi:10.37135/u.editorial.05.45. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  7. Pirau, Letitia; Lui, Forshing. (2022). «Frontal Lobe Syndrome» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 30422576. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  8. (Gaztelaniaz) García-Molina, A.. (2012-07-01). «Phineas Gage y el enigma del córtex prefrontal» Neurología 27 (6): 370–375.  doi:10.1016/j.nrl.2010.07.015. ISSN 0213-4853. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]