Loizaga dorrea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Loizaga dorrea
Loizaga dorrea
Herrialdea Bizkaia
Hiria Galdames
Helbidea Concejuelo auzoa, z/g
Posta-kodea 48192
Koordenatuak
Loizaga dorrea non dagoen adierazten duen Bizkaiko mapa
Loizaga dorrea
Loizaga dorrea (Bizkaia)
Irekitze data
Telefono zenbakia 946 801 356
Faxa 946 801 356
e-posta info@enkartur.net
www.torreloizaga.com


Loizaga dorrea Galdamesko Concejuelo auzoan dagoen dorretxea da, egun ibilgailu zahar eta klasikoen museoa dena[1].

Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorretxea ustez XIII. mendean egindako gotorleku hobiduna da, ganboatarrena izan zena. Hala ere, eraikina 1985ean berreraikita dago.

Goiko aldea almenaduna da, eta harresi hirukoitza, hobia zein zubi altxagarria dauzka inguruan. Oraindik ere, bere horretan daude erdi-puntuko arkua eta aurreko aldeko armarri bihotza[2].

Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoan dagoen Rolls-Royce Silver Ghost Apline Eagle, 1914koa.

Ibilgailu zahar eta klasikoen museoak Hispano-Suiza, Ford, Ferrari, Jaguar, Lamborghini, Mercedes edo Cadillac enpresen modeloak ditu. Hala eta guztiz ere, bertoko bilduma bikainena Rolls-Royce markako ibilgailuen munduko sortarik osatuena da. 1998. urtean BMW enpresak Rolls-Royce erosi zuen arte, enpresak eginiko modelo guztiak ditu eta[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]