Galdames

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galdames
 Bizkaia, Euskal Herria
Galdameseko bandera

Galdameseko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Meatzaldea eta Enkarterri
Izen ofiziala Escudo de Galdames.svg Galdames
Alkatea Asier Larruzea Garagorri EAJlogo.jpg
Posta kodea 48191
INE kodea 48037
Herritarra galdamestarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 58″ N, 3° 05′ 44″ W / 43.266113°N,3.09563960393°W / 43.266113; -3.09563960393Koordenatuak: 43° 15′ 58″ N, 3° 05′ 44″ W / 43.266113°N,3.09563960393°W / 43.266113; -3.09563960393
Galdames hemen kokatua: Bizkaia
Galdames
Galdames
Galdames (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 44,50 km2
Distantzia 35 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 821 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -3)
% 52,15 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,85
Dentsitatea 18,45 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 2,49
Zahartze tasa[1] % 20,96
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 41,42
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,18 (2011)
Genero desoreka[1] % 19,95 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 11,46 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 18,33 (2010)
Euskararen erabilera % 2,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.galdames.org

Galdames Bizkaiko mendebaldean dagoen Enkarterriko udalerria da, Meatzaldean ere kokatua. 821 biztanle zituen 2015. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganeran (822 m) udalerriko tontorrik altuena da, Trianoko mendietan dagoena. Beste gailur batzuk Pico de la Cruz (803 m), Pico Mayor (746 m), Mello (633 m) eta Zipar/Ubieta (632 m) ditugu.

Galdames erreka igarotzen da udalerritik eta Aranaga erreka hurbil dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri mugakideak hauek dira: Iparraldean Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran, ekialdean Santurtzi eta Barakaldo, hegoaldean Gueñes eta Zalla eta mendebaldean Sopuerta mugakide ditu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren ikuspegi orokorra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1214. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Galdameseko herria. Galdameseko Kontseiluak Bizkaiko jaurerriko kide izateko eskubidea aldarrikatu eta horixe lortu zuen 1672. urtean. 1740. urtean, aldiz, bereizi egin zen jaurerritik, baina 1800. urtean berriro ere lotu zitzaion hari. Erdi Aroan jaun eta leinu garrantzitsuen egoitza izan zen Galdames; bertako loizagatarren, atxurriagatarren eta larreatarren dorreak dira horren lekuko. Lehen Karlistadaren garaian, Esparteroren osteek erre egin zituzten San Pedroko auzo inguruko basoak (1863). Galdameseko herriak oparotasun handia izan zuen XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasiera arte, lurpeko aberastasunak zirela eta.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusiak mea ustiapenak (langileen % 42) eta nekazaritza (artoa, patata, behi hazkuntza; langileen % 30) dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Ezkerraldetik oso hurbil egon arren, Galdamesek ez zuen hango udalerriek -Barakaldo, Sestao, Portugalete- izan zuten populazio gorakada izan XX. mendearen bigarren erdialdean. Are gehiago, populazioa galdu zuen tarte horretan. 1980ko hamarkadatik aurrera biztanle kopuru konstantea mantentzen du udalerriak.

Galdamesko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, alkatea Carlos Avellanal Vilanueva da, EAJkoa. Avellanalek Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.

Galdamesko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
309 (% 56,08)
Bildu
3 / 7
218 (% 39,56)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
9 (% 1,63)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
8 (% 1,45)

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdamestar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galdames Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa