Lopez de Goikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christobal Lopez de Goicoechearen armarria, Altsasuko Foruen Plazako 6. zenbakin.

Lopez de Goikoetxea[oh 1] Burundan oso hedatua dagoen abizena da. Jatorria Ziordian du, bertan baitzegoen abizenaren etxea[1].

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarriak lau koartel ditu. Lehenengoan lehoi bat, bigarrenean arranoa, hirugarrenean bandera bat gurutze batekin eta, laugarrenean, bi txakur gaztelu baten atea zaintzen[2], nahiz eta Sakanan dauden armarrietan ezberdina den koartelenn arteko disposizioa[1].

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lopez de Goikoetxea armarria duten etxeak daude Iturmendin eta Altsasun. Jauretxea Ziordian zuten. Iturmendiko etxea herriko etxerik handiena da, 400 metro koadroko solairuarekin, eta gaur egun mojen komentu bat dago bertan[3]. Horietako askok egurra saltzen eta Gipuzkoara garraitzen egin zuten dirua[4].

Kide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1646an Lopez de Goicoechea abizeneko bat zen Iturmendiko abadea[5]. Familia honek hainbat kide ezagun izan ditu, garai horretako burgesiaren adibideetako batzuk. Familia honetako kide izan zen Juan Martin Goikoetxea Ziordia bakaikuarra, Karlos III.aren Ordenako zalduna, San Luisen Arte nobleen Errege Akademiako lehendakariordea eta Zaragozako Aragoiko Adiskideen Elkarteko zuzendari-ordea. Bere iloba Pedro Miguel Lopez de Goikoetxea Deustiako Kanaleko diruzaina izan zen[6].

1799an Erregearen bonoak erosteko aukera zuten burundarren zerrenda batean ere familia honetako hainbat kide agertzen dira[6].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizenaren idazketan aldakortasun handia egon da historian zehar, López zein Lopez eta Goikoetxea, Goicoechea, Goicoetchea... bezalako aldagaiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arbizu Gabirondo, Nicolás. (1993). «Arquitectura civil de Iturmendi» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 2562: 243-258. ISSN 0590-1871..
  2. Huarte y de Jaureguí, José María de. (2002). Nobiliario del Reino de Navarra : Nobleza Ejecutoriada en los Tribunales Reales de corte y Consejo de Navarra. (Reproducción facsímil. argitaraldia) ISBN 84-95688-00-X. PMC 879648537. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Iturmendi izeneko erreferentziarako
  4. Carasatorre, Rafael. (2015-10-18). «Textos Históricos Navarros: Iturmendi: 1806: arrieros fuertes» Textos Históricos Navarros (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  5. Carasatorre, Rafael. (2016-06-08). «Textos Históricos Navarros: Burunda 1646 casas y vecinos de Bacaicoa Iturmendi Urdiain Alsasua Olazagutia Ziordia» Textos Históricos Navarros (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  6. a b Marcotegui, Ángel García-Sanz. (1984). «La "burguesía" comercial de la Burunda (Navarra), en los siglos XVIII y XIX» Vasconia: Cuadernos de historia - geografía (4): 97–118. ISSN 1136-6834. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]