Edukira joan

Lorna Marshall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lorna Marshall
Bizitza
JaiotzaMorenci (Arizona)1898ko irailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPeterborough (New Hampshire)2002ko uztailaren 8a (103 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta film-muntatzailea
Enplegatzailea(k)Mount Holyoke College

Lorna Marshall (jaiotzez Lorna Jean McLean, Morenci, Arizona, AEB, 1898ko irailaren 14a – Peterborough, New Hampshire, 2002ko uztailaren 8a) antropologoa izan zen Kalahari basamortuko !Kung herria ikertu izanagatik ospe zientifikoa lortutakoa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorna Morenci hirian jaio zen, Arizonako lurraldean. Laurence Marshallekin ezkondu zen 1926an UC Berkeley-ren Ingeles Literaturako BA bat jaso zuen 1921ean eta Radcliffe College-ren MA bat 1928an, eta 1926 baino lehen Mount Holyoke-n ingeleseko irakasle gisa lan egin zuen. Geroago, antropologia ikastaroak egin zituen Harvardeko Unibertsitatean, eta bigarren karrera ere ikasi zuen, etnografia. Bere senarra Medforden (Massachusetts) jaio zen 1889an, Tuftseko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Raytheon Konpainia fundatu zuenetako bat izan zen 1922an, non 1950 arte lan egin zuen.

1951n, Marshall familia Afrika hego-mendebaldera (orain Namibia) joan zen, Marshallen ikerketa etnografiko bat egiteko. Nyae Nyae-ko !Kung herri boskimanoa (Ju/'hoansi edo Ju/'hoan izenez ere ezaguna) ikertzen zenbait egonaldiegin zituzten han. Laurence Marshall saiatu zen antropologo bat kontratatzen espedizio horietarako, baina inor agertzen ez zenez, Lorna Marshall izan zen elkarrizketa etnografikoak egin eta landa-oharrak bildu zituena, nahiz eta heziketa antropologiko formalik ez izan.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan, Marshallek hainbat artikulu argitaratu zituen boskimanoen inguruan. Bere lehen liburua, The !Kung of Nyae Nyae, 1976an argitaratu zen kritika positiboekin. [2] Lorna Marshallek hainbat film etnografikotan ere parte hartu zuen bere seme John Kennedy Marshall (1932–2005) zinemagile dokumental eta etnografikoarekin.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lorna Marshall» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-30 data duen 1231799730 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Douglas Martin, "Lorna Marshall, 103, Early Scholar on Africa's Bushmen", obituary in the New York Times, July 30, 2002.
  2. Barnard, Alan. (December 1978). «The !Kung of Nyae (Book Review)» Africa (Edinburgh University Press) 48 (4): 411..
  3. Guide to the John Marshall Ju/'hoan Bushman Film and Video Collection, 1950-2000. Human Studies Film Archives, Smithsonian Institution.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]