Los Arcosko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Los Arcosko gudua
Lehen Karlistada
Iparraldeko frontea
Los Arcos landscape.jpg
Los Arcosen ingurumariak
Data 1833ko urriaren 11
Lekua Los Arcos
 Nafarroa 42° 34′ 0″ N, 2° 10′ 59″ W / 42.56667°N,2.18306°W / 42.56667; -2.18306
Emaitza Liberalen garaipena
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Buruzagiak
Santos Ladron de Zegama Manuel Lorenzo

Los Arcosko gudua 1833ko urriaren 11n gertatutako gudua izan zen, Lehen Karlistaldiaren lehendabizikoa zena.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1833ko ekainaren 20ko Gorteen ondorioz, Portugalen, Mikel I.a Portugalgoaren babespean, zegoen On Karlosek errefusatu zuen Maria Kristina Borboikoari leialtasuna zin egitea eta urriaren 1ean tronua aldarrikatu zuen.

Hasieran matxinadak ez zuen arrakasta handirik izan, armadaren babesa ez zuelako. Hilaren 2an Talavera de la Reinan bertoko erregezaleek On Karlos aldarrikatu eta han-hemenka zenbait gerrillarik eta boluntariok ere bere alde egin zuten. Hego Euskal Herrian eta Errioxan, berriz, hiriak izatea lortu zuten[1] eta urriaren 6an Logroñon matxinaturiko Santos Ladron de Zegama jenerala Nafarroarantz joan zen bertoko erregezaleekin bat egiteko asmotan.[1] Orduan, Manuel Lorenzok zuzendutako zutabe liberal bat bere bila atera zen.[1]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 11n armada biek Los Arcos inguruan elkar topatu zuten. Odrón ibaia igarotzen zuen zubia hartu ondoren, liberalek saihetsetik eraso zuten eta karlistak herrirantz atzera egin behar izan zuten. Itsumustuan, Ladron de Zegama, zenbait lagunekin oldartuz zegoela, liberalek harrapatua izan zen.[1]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handik gutxira, Iruñeko zitadelan Santos Ladron de Zegama fusilatu zuten eta Francisco Iturraldek ordezkatua izan zen.[1] Pedro Sarsfield liberalaren kanpainak[1] eta Santander hartzea saiatu zen zutabe karlistaren porrotak (Vargasko gudua) ia amaiarazi zuten karlisten matxinada.[2] Gainera, Katalunian, urriaren 5ean Prats de Lluçanèsen Josep Galceranek egindako matxinada Llauder kapitain-jeneralak zapaldua izan zen eta, Morellan, Rafael Ram de Viuk azaroaren 13an Karlos V.a errege aldarrikatu arren, Calandako gudua eta gero, liberalek harrapatua eta fusilatua izan zen.[3]

Halakoetan, azaroaren 15ean Tomas Zumalakarregik nafar gudarosteen zuzendaritza bereganatu zuen eta, hiru aste aurrerago, baita Araba, Gipuzkoa eta Bizkaikoenak ere. Zumalakarregik, munizio gutxi izan arren, gerraren norabidea aldatzea lortu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]