Los Iruña'ko
Los Iruña'ko | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Iruñea, Nafarroa Euskal Herria |
Musika mota | Nafarroako jotak, zortzikoak eta bilbainadak |
Urteak | 1956-1965 |
Taldekideak | |
Kike Los Arcos Enrique Abad Iñaki Astondoa Joaquín Zabalza Alberto Huarte | |
![]() ![]() |
Los Iruña'ko, Nafarroako musika talde bat izan zen. Iruñean sortu eta 1956-1965 artean jardun zuen. Taldekideak honakoak ziren: Kike Los Arcos, Enrique Abad, Iñaki Astondoa, Joaquín Zabalza eta Alberto Huarte.
Nagusiki Nafarroa eta bereziki Iruñeko gaztelaniazko abesti herrikoiak jo eta abesten zituzten, gehienak festa girokoak eta Iruñeko Sanferminei buruzkoak, Nafarroako jotak eta zortzikoak, baina baita Euskal Herriko musika herrikoia ere, tartean bilbainadak.
Euskal Herriaz gain, 2.500 kontzertutik gora eskaini zituzten mundu osoko herrialde askotan zehar, tartean Argentina, AEB, Kanada, Espainia eta Mexiko.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Los Iruña'ko musika taldeari buruzko artikulua irakurgai (Gaztelaniaz)