Ogaiztarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los hijos de Ogaiz» orritik birbideratua)
Ogaiztarrak
Datuak
Argitaratze-data 2002ko urriaren 17
Generoa Eleberri historikoa
Jatorrizko izenburua Los Hijos de Ogaiz
Hizkuntza Gaztelania
Herrialdea  EH
Orrialdeak 350
ISBN 978-8480918244
Euskaraz
Izenburua Ogaiztarrak
Itzultzailea Rosseta Testu Zerbitzuak
Argitaratze-data 2007
Orrialdeak 400
ISBN 978-84-9746-408-6

Ogaiztarrak (Los Hijos de Ogaiz) 2002. urtean Toti Martinez de Lezeak argitaraturiko eleberria. 350 orrialde dauzka eta gaztelaniaz idatzita dago.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa 1328.ean hasten da, Karlos I.a Frantziako eta Nafarroako Erresumako erregea ondorengo gabe hiltzen denean. Erregea nafarra izatearen herriaren eskaria, Olgacena (Lizarrako judutar auzoa) auzoaren suntsipena, Nafarroako lehorte luzea, gosea, baliabide eskasia eta izurria jokoan sartzen dira eleberri honetan. Ogaiztarrak, Lizarra antzinako auzoko nekazariak, eta Bertolindar familiak, burges merkatariak, aurkako izango dira garai gogor honetan, traizioa, bizitza ikuspuntua, handinahia, mendekua, nekea eta baita maitasuna ere izango direla medio.

Egilearen iritzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean barneratzea erraza da erdi aroko hiria den Lizarran eta ni gustora barneratu nintzen XV. mendeko bizitza bertan irudikatu nahian; bost auzotan banaturiko hiri batean bakoitza harresiz inguraturik eta bestearengandik banatuta. Saiakerak merezi izan zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]