Los inventos del profesor Bacterio
Los inventos del profesor Bacterio | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Izenburua | Los inventos del profesor Bacterio |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1971 |
Los inventos del profesor Bacterio Francisco Ibáñez komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacterio profesoreak agenteen lana erraztuko duten zenbait asmakizun prest ditu. Baina lehenengo egin beharrekoa asmakizunek behar bezala funtzionatzen ote duten frogatzea da. Mortadelo eta Filemon izango dira asmakizun horiek probatzeko arduradunak, gogoz kontra bada ere.
Ondarea eta eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asmakizunetakoren batzuk ondorengo komikietan berriz agertzen dira:
- Bigarren dimentsioko izpia, ukitzen duen edonor paperezko irudi bihur dezakeena, beste izen batekin El transmutador biológico komikian agertzen da.
- Zouf-47-X sueroa, abiadura handi bat ematen duena, Los cacharros majaretas komikian ere agertzen da.
- "Herkulesmizina" deritzona, neurrigabekoa eta kontrolaezina den indar bat ematen duena ¡Súper Mortadelo! komiki laburrean ere agertzen da, baina izen hau gabe.
- "Suplantón" deritzona, hurbilen dagoen pertsona edo objektuaren itxura eta forma ematen duen sueroa, El antídotoko "mimetizagailu kamaleonikoa"ren propietate berberak ditu.
Gainera, abentura honetan agertzen diren zenbait asmakizun El profesor Probeta contraataca komikian berriz agertzen dira.
Betebehar horretarako gogo askorik ez zuten Mortadelo eta Filemon erreklutatzea lortzeko bi agente protagonistak "konbentzitzeaz" arduratzen den Bestiájez agente handi eta astakiloa bidaltzen du Superrek. Agente hau, protagonistez aparte, saileko komikietan jarraipen bat izan duen bakarra da, batez ere 1970eko hamarkadan.
Beste medio batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osorik egokitu da pertsonaiei buruzko telesaileko atal batean.
Aurrekoa ¡A la caza del cuadro! |
Mortadelo eta Filemonen abenturak 1972 |
Ondorengoa Gatolandia 76 |