Gatolandia 76

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gatolandia 76
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1972

Gatolandia 76 Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da. Kirol lehiaketa batean girotutako lehen abentura eta fikziozko herrialde baten gertatzen den bakarra da.

Argitalpen ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikia 1972an (1972ko Municheko Olinpiar Jokoengatik) Mortadelo aldizkarian saildu zen, eta, hasiera batean, En la Olimpiada deitu zen, baina izena aldatu zitzaion Olinpiar Jokoei buruzko hurrengo komikiak izan ziren Moscú 80 (jatorrian Olimpiada de 1980), Los Ángeles 84, Seúl 88, Barcelona 92, Atlanta 96, Sydney 2000, Atenas 2004, Pekín 2008 eta Londres 2012rekin jarraipena mantentzeko.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mortadelo eta Filemonek Gatolandia herrialdera joan behar dute, non Olinpiar Jokoak ospatuko diren, misio batekin: kirolarien artean infiltratzea eta Gatolandiaren etsai sutsua den Perrolandia herrialdeko agentea aurkitzen saiatzea, jokoak boikoteatu nahi dituena.

Mortadelo eta Filemon, euren misioa betetzeko kirolaritzat pasatzen dira, zenbait probatan parte hartuz. Espainiar ordezkaritzako kirolari bakarrak dira, jokoen itxiera desfilean ikus daitekeen bezala. Mortadelo da olinpiar suzia Espainiatik Gatolandiara eramateko eta pebeteroa pizteko arduraduna.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko jaurtiketa proban Mortadelok Manolo Escobarren Mi carro diskoa jaurtitzen du, 1969an argitaratua eta komikia argitaratu zen garaian oso modan zegoena.


Aurrekoa
Los inventos del profesor Bacterio
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1972
Ondorengoa
Operación ¡bomba¡

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]