Los pequeños amores

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los pequeños amores
Jatorria
Argitaratze-data2024
Estreinaldi-data2024ko martxoaren 8a
IzenburuaLos pequeños amores
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Celia Rico Clavellino
Gidoigilea(k)Celia Rico Clavellino
Antzezlea(k)
Maria Vazquez
Adriana Ozores
Aimar Vega (en) Itzuli


[[Kategoria:Aimar Vega (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaIbon Cormenzana
Ignasi Estapé (en) Itzuli

[[Kategoria:Ignasi Estapé (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaFernando Franco

IMDB: tt21223304 Filmaffinity: 417528 Edit the value on Wikidata

Los pequeños amores 2024ko Celia Rico Clavellino andaluziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Uda da, eta bero itzela egiten du. Ani etxe handi bateko paretako pintura ari da kentzen. Oso egonkorra ez dirudien eskailera altu batera dago igota, eta esku bakarrarekin eusten dio gogor, bestean arraspa bat duela. Gazpatxoa kozinatuko du ondoren, ozpina botata, eta Gigi txakurrari tomate zatiak emango dizkio. Gauean leihotik sartzen ez den freskotasuna lortu nahian, haizagailua piztuko du Anik, baina abanikoari ere eragingo dio. Bueltatxo bat ematera aterako dira txakur eta jabe, eta emakumea erori egingo da, eta hanka eta besoa zauritu. Mugitzeko aukera gutxirekin, Teresa alabaren laguntza onartu beharko du Anik, denboraldi batez etxera joango zaiona. Ama-alabek elkarrekin egotera ohitu beharko dute; gauza txikienekin eztabaidatzen dute emakume biek, eta, udako egun luze horietan, Teresak bizi den uneari buruz hausnartzeko aukera izango du.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Txikiak diren horiek» Berria 2024-03-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.