Edukira joan

Celia Rico Clavellino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celia Rico Clavellino

(2019)
Bizitza
JaiotzaConstantina, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
IMDB: nm3536332 Edit the value on Wikidata

Celia Rico Clavellino (Constantina, Sevilla, 1982) sevillar gidoilaria, zinema-zuzendaria eta ekoizlea da.[1][2]

Celia Rico Sevillako Constantina herrian jaio zen 1982an. Sevillako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen eta Séneca beka batekin Bartzelonara joan zen Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua ikastera Bartzelonako Unibertsitatean.[3]Gero, Script Editing eta Ikus-entzunezko Proiektuen Garapena graduondokoa eta Teoria, Film-azterketa eta Zinema-dokumentazio doktoretza egin zituen.

Lanbide hastapenak talde tekniko hauetan izan zituen: Pablo Berger-en Blancanieves, Antonio Chavarríasen Dictado, Román Parradoren 14 Days with Victor edo José Luis Guerínen Guest filmeetan.

2012. urtean zuzendari hasi zen Luisa no está en casa lanarekin, Malagako Zinemaldian eta Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean hautatua eta erakutsia izan zena. 2016. urtean, Quatretondeta filmean gidoilari hartu zuen parte. Lan hori hurrengo urtean, 2017an, Goya sarietarako izendatua egon zen.[4] 2019an Gaudí Sarietan gidoi onenaren saria irabazi zuen Viaje al cuarto de una madre filmarekin. Lan handi horretan gidoilaria ez ezik, zuzendaria ere izan zen.[5][6]

2024an Los pequeños amores estreinatu zuen. Viaje al cuarto de una madre lanak etxetik alde egin nahi duen alaba baten eta haren amaren arteko harremana kontatu zuen. Los pequeños amores-ek, aldiz, alde egin zuen eta denboraldi baterako itzuli behar izan zuen alabaren eta bere amaren artekoa erretratatu zuen.[7] Martxoaren 24an estrainatu zen zinemetan eta Malagako Zinemaldiko lehiako filma izan zen.[8]

  • 2018: Gazteriaren Saria eta New Directors Sariaren aipamen berezia Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.[9][10]
  • 2019: Gidoi onenaren saria Gaudí Sarietan.[11]
  • 2019: Idazle Zinematografikoen Zirkuluko Zuzendaritza Errebelazio Zuzendari Hoberenaren Domina.[12]
  • 2019: Ex aequo filmik onena Asecan Andaluziako Zinemako Idazleen Elkartearen 31. sarietan.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]