Louis Duchesne
Louis Marie Olivier Duchesne (Saint-Servan, Ille eta Vilaine, Frantzia, 1843ko irailaren 13a - Erroma, Italia, 1922ko apirilaren 21a) Erromatar Eliza Katolikoko prelatua eta jakituna izan zen. Parisko Institutu Katolikoko arkeologiako eta eliz historiako irakasle izendatu zuten 1877an. Erromako Frantses Eskolako zuzendari izendatu zuten 1895ean, eta Frantses Akademiako kide 1910ean.
Obra nagusiak: Liber pontificalis (1886-1892), Histoire ancienne de l´Église (1907-1926, Elizaren antzinako historia) eta L´Église au VI siecle (1925, Eliza VI. mendean zehar).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Duchesne ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.