Louis Lachenal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Lachenal
Bizitza
Izen osoaLouis Antonin Lachenal
JaiotzaAnnecy1921eko uztailaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVallée Blanche (en) Itzuli1955eko azaroaren 25a (34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta mendiko gidaria
Jasotako sariak

Louis Lachenal (Annecy, Savoia Garaian, 1921eko uztailaren 17a - Chamonix, 1955eko azaroaren 25a) frantziar eskalatzailea izan zen. 1950eko ekainaren 3an Annapurnako espedizio frantziarrean, Maurice Herzogekin batera, Annapurna Iren gailurrera iritsi zen Nepalen (8.091 metro). Aurretik, 1947an, bigarren aldiz igo zen Eiger mendiaren iparraldeko aurpegia, Lionel Terrayrekin. Chamonixko Vallée Blanche glaziarrean eskiatzen ari zela elurrez estalitako arrakala batean erorita hil zen. Mont Blanc mendiguneko Pointe Lachenal mendiak bere izena darama.[1]

Oroigarria Annecy herrian

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]