Lionel Terray
Lionel Terray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lionel Jules Henri Anne Terray |
Jaiotza | Grenoble, 1921eko uztailaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Vercors (en) , 1965eko irailaren 19a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Chamonix (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta mendiko gidaria |
Jasotako sariak |
Lionel Terray (Grenoble, 1921eko uztailaren 25a - Vercors mendigunea, 1965eko irailaren 19a) frantziar mendizale eta eskalatzailea izan zen. Lehen igoera asko egin zituen, horien artean Makalu Himalaian (Jean Couzyrekin 1955eko maiatzaren 15ean) eta Cerro Fitz Roy Patagoniako Andeetan (Guido Magnonerekin 1952an).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terrayk, eskalada gidari eta eski irakasleak, aktiboki parte hartu zuen Alemaniaren aurkako mendi borrokan Bigarren Mundu Gerran. Gerraren ondoren, Chamonixeko eskalatzaile eta gidari onenetako bat izan zen; frantziar, italiar eta suitzar Alpeetako tontorrik ospetsuenetako batzuen igoera azkarrengatik ezaguna: Grandes Jorasseseko Walker Spurra, Peutereyko Aiguille Noireren hegoaldeko aurpegia, Piz Badileren ipar-ekialdeko aurpegia eta Eigerren iparraldeko aurpegia. Terrayk, sarritan Louis Lachenal eskalada-kidearekin, eskaladako abiadura errekor ugari hautsi zituen.