Edukira joan

Louisbourg (Eskozia Berria)

Koordenatuak: 45°55′11″N 59°58′22″W / 45.919861111111°N 59.972805555556°W / 45.919861111111; -59.972805555556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Louisbourg
General Service Area (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Eskozia Berria
Regional municipality in CanadaCape Breton
Geografia
Koordenatuak45°55′11″N 59°58′22″W / 45.919861111111°N 59.972805555556°W / 45.919861111111; -59.972805555556
Map
Demografia

Louisbourg (edo Luipo'lk en micmac) Kanadako Eskozia Berriko probintzian dagoen herria da, Cape Breton uhartearen ekialdeko kostaldean, 1995etik Cape Breton eskualdeko udalerrian txertatuta dagoena.[1][2]

Louisbourg Cape Bretonean dagoen Errege Uharteko hiri zahar bat da, Ternuatik gertu. 1713an sortu zuten, eta Frantziako Gobernuak gotorleku handi bat eraikitzeko aukeratu zuen hiria, San Lorenzo ibaiko sarrera defendatzeko. Nolabaiteko oparotasuna zuen lekuak, baina ingelesek mehatxu larritzat jotzen zuten Ingalaterra Berriko segurtasunerako. 1745ean hartu zuten lehen aldiz, eta 1748an itzuli zioten Frantziari, 1758an Zazpi Urteko Gerran behin betiko suntsitu aurretik. Erakunde autonomo gisa existitzeari utzi zion 1760an, eta zortzi urte geroago berpiztu zen, Louisburg izendapen anglizistarekin.

Zazpi Urteko Gerraren garaian 1757an Baionatik Kanadako Louisbourg hirirako bidean ‘Le Dauphin’ ontzia abiatu eta, bost egunetara, gerraontzi britainiarrek harrapatu zuten, haren posta barne. Tartean, euskarazko 52 gutun. Xabier Lamikizek aurkitu zituen Londresen. Altxorra da liburua, garaiko Lapurdiko euskara eta gizartea ezagutzeko. Gai horretaz Othoi çato etchera liburua (Otoi zatoz etxera) idatzi zuten Xarles Bidegain, Xabier Lamikiz, eta Manuel Padilla-Moyano ikertzaileek.[3][4][5][6]

1966ko apirilaren 6an, Eskozia Berriko Asanblada Legegileak hiriaren izena aldatzea bozkatu zuen eta "Louisbourg" ortografia frantsesa berrezarri zuen.

Hiria turismotik eta arrantzatik bizi da nagusiki.

Louisbourgeko erakarpen turistiko nagusia gotorleku frantses zaharra da, 1760an suntsitua eta 1961etik aurrera partzialki berreraikia, Kanadako Parkeakerakundeak operatutako leku historiko nazionala.

Beste interesgune bat Louisburgoko itsasargia da, 1924an eraikia. Kanadako historiako lehen itsasargiaren tokia da (eta Ipar Amerikako bigarrena), eta leku horretan eraiki zuten 1731n frantsesek. Louisbourgeko tren geltoki zaharra ere badago, Sydney eta Louisbourgeko Trenbidearen Museoa hartzen dituen monumentu babestua.[7]

Urtero, abuztuaren hasieran, hiriak karramarro jaialdi bat antolatzen du 1993tik ("The Crabfest"), bertako gastronomia eta musika uztartzen dituena, eta 5.000 bisitari baino gehiago erakartzen dituena.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Université du Cap-Breton - Mi'kmaw Place Names in Cape Breton
  2. L'Encyclopédie canadienne : Cap-Breton (municipalité)
  3. Lamikiz, Xabier; Padilla-Moyano, Manuel; Videgain, Charles. (2015). Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757). Lapurdum ISBN 978-2-9553413-1-5..
  4. Villanueva Etxague, Bidatz. «Gutunak, distantzia laburtzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  5. Elosegi, Xabier. (2019). Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera». Euskaltzaindia ISBN 978-84-948489-8-8..
  6. (Gaztelaniaz) «El Biltzar de Sara reúne hoy y mañana a 125 autores. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  7. Sydney and Louisburg Railway Station. ..
  8. Louisbourg Crabfest. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]