Manuel Padilla-Moyano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Padilla-Moyano
Bizitza
JaiotzaKordobako probintzia eta Espainia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaBlanca Urgell
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
errusiera
gaskoia
italiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
National Research University – Higher School of Economics (en) Itzuli

Inguma: manuel-padilla-moyano

Manuel Padilla Moyano hizkuntzalaria eta ikertzailea da, euskararen historian aditua eta, bereziki, Zuberoako testu eta hizkeretan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea da.[1]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Beñat Oihartzabalen eta Blanca Urgellen zuzendaritzapean "Zuberoako euskararen azterketa diakronikoa: XVI-XIX. mendeak" izenburuko doktorego-tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean.[2]

XVIII. mendeko 50 gutun lapurteraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Lamikiz eta Xarles Bidegain ikertzaileekin Othoi çato etchera ('Otoi, zatoz etxera') liburua argitaratu zuen Lapurdum agerkarian, 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutuni buruz. Lapurdiko 48 herritarrak Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisburg hirian zeuden senide eta lagunei idatzitakoak.[3][4]

Padilla-Moyanok gutun horiek hizkuntzaren historia behetik egiteko eskaintzen duten aukera analizatu zuen, XX. mendera arte historia goitik hobesten zen arren, hau da, idazle gorenen lanetatik. Izan ere, erakutsi ahal izan zuen lapurtera klasikotik zetorren tradizio idatziak ez zituela islatzen artean Lapurdiko ahozko euskaran gertatuak ziren aldaketak, ala nola -ua > -uba aldaketa (burua > buruba).[5]

Geroago Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona egin zuen eta gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzaileei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? Ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Manuel Padilla Moyano :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  2. Moyano, Manuel Padilla. (2017). Zuberoako euskararen azterketa diakronikoa: XVI-XIX. mendeak. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  3. Lamikiz, Xabier; Padilla-Moyano, Manuel; Videgain, Charles. (2015). Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757). Lapurdum ISBN 978-2-9553413-1-5..
  4. Villanueva Etxague, Bidatz. «Gutunak, distantzia laburtzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  5. Padilla-Moyano, Manuel. (2015). «Le Dauphin itsasontziko gutuneria (1757) edo euskararen historia behetik» Lapurdum (Baiona) Numéro spécial 2: 45-77. ISBN ISBN 978-2-9553413-0-8..
  6. Elosegi, Xabier. (2019). Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera». Euskaltzaindia ISBN 978-84-948489-8-8..
  7. (Gaztelaniaz) «El Biltzar de Sara reúne hoy y mañana a 125 autores. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]