Henri Barbusse
Henri Barbusse | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Adrien Gustave Henri Barbusse |
Jaiotza | Asnières-sur-Seine, 1873ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Mosku, 1935eko abuztuaren 30a (62 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hélyonne Mendès (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, gidoilaria, biografoa, eleberrigilea, politikaria, margolaria, poeta eta historialaria |
Enplegatzailea(k) | L'Humanité |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia |
Mugimendua | proletarian literature (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Henri Barbusse (Asnières-sur-Seine, Frantzia, 1873ko maiatzaren 17a, - Mosku, 1935eko abuztuaren 30a) idazle eta kazetari frantziarra izan zen. Pentsamolde komunista defendatu zuen, baita esperanto hizkuntza erabili eta aldarrikatu ere.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
I. Mundu Gerra parte hartu zuen. Bertan hiru aldiz zauritu eta gero, 1915ean eta 17 hilabete gerran ibili eta gero, gerran jarraitzeko libratu zen bere zauriak zirela eta. Barbusse bakezalea eta antimilitarista bihurtu zen bere gerra esperientzien ondorioz.
1918an Frantziatik Moskura bizitzera joan zen. Bertan errusiar neska batekin ezkondu zen. Errusiar Iraultzak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta bere idazlanetan. Frantziako Alderdi Komunistako partaide bihurtu zen 1923an. Hortik aurrera, batez ere Frantzian eta Sobietar Batasunean baina baita ere munduko hainbeste lekutan, adibidez Australian, komunismoaren aldeko hitzaldi eta ekintzak burutu zituen.
Idazle moduan ezaguna egin zen "Le Feu" (euskaraz "sua") liburua egin zenean. Hona hemen zati bat:
≪Lubakian, iritsi da erasoaren ordua. Prestatzen ari dira. Gizonak lerroan jartzen dira, beti isilik, manta gurutzatuta, kaskoaren uhala kokotsean eta fusilen gainean jarrita. Haien aurpegiei behatu diet: aurpegi suminduak, zurbilak, sakonak...
Ez dira gudariak; gizonak dira. Ez dira ez abenturazaleak, ez gerrariak, ez giza sarraskirako eginak. Langileak dira, eta bereiz daitezke uniformeen barruan. (...). Prest daude. Heriotzaren eta sarraskiaren seinalearen zain daude; baina ikus daiteke, haien irudiari baioneten lerro bertikalen artean begiratuta, gizonak baino ez direla. Haietako bakoitzak badaki bere burua eskainiko diela, bere bularra, bere sabela, bere gorputza osoa, erabat biluzik, aldez aurretik apuntatutako fusilei, obusei, pilatuta eta jada prest dauden granadei, eta batez ere, hutsik egiten ez duen metrailadora metodikoari (...).
Propagandaren bidez bizkortu nahi badituzte ere, ez daude gogotsu. Ororen gainetik, senezko erreakzioak dituzte.
(...) Haien isistasunak, haien gelditasunak, aurpegia zanpatzen dien lasaitasun-mozorroak, ametsa, beldurra eta agurra adierazten du.≫
Henri Barbusse, "Le feu" (Eskuadra baten egunkaria), 1916.
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Le Feu, 1916
- Esperantista Laboristo, 1921
- Le Couteau entre les dents, 1923
- Manifeste aux Intellectuals: Elevations, 1930
- Staline: Un mode nouveau vu a travers un homme, 1936 (hil eta gero argitaratua)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Henri Barbusse |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Barbusse ![]() |
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |