Lubaki oin
Lubaki oina edo murgiltze oina Lehenengo Mundu Gerran (1914-1919) sortutako oinen gaixotasuna da. Oinak denbora luzez bustita eta gradu gutxiko tenperaturan egon ondoren agertzen da.
Gaixotasun hau jasaten dutenek normalean oinen hantura izaten dute; eta honek min handia eragiten die. Askok sortzea eta anpoilak ere izaten dituzte.
Gaixotasunaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo Mundu Gerrako baldintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lubakietako bizimodua jasanezina egiten zuena elurra, euria, hotza, hezetasuna, higiene eta janari egokiaren falta, denen ogia irensten zuten arratoi handien presentzia jasanezina eta atseden hartzen uzten ez zuten zorrien ziztadak ziren.
Lubakietako biziera ezin zen txarragoa izan. Borrokatzen ari zirenen kontraz gain, natura haien etsaietako bat zen. Urte hartan uholdeka izan ziren eta horrek lokatz gehiegi egotea eragin zuen. Soldadu asko lotzatzean harrapatuta geratzen ziren eta batzuk hiltzen ziren. Euri asko egiteak beste motako kalteak ere eragin zituen, hala nola, lubaki batzuen hormak erortzea edo haiek zeuzkaten fusilak hodatzea.
Hotzak eta hezeak izaten ziren lubakiak eta soldaduek normalean ez zuten baldintza horiei aurre egiteko baliabiderik. Ez zuten ordezko bota eta galtzerdirik, baina borrokatzen jarraitu behar zuten. Ondorioz, lubaki oina eta antzeko gaixotasunak pairatzen zituzten. [1]
Gerrak osasunean eragindako kalteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soldaduen heriotza gehienetan tifusa, tofidea, kolera… bezalako gaixotasunen ondorioa izaten zen. Gerrako zauriak eta baldintza eskasak bigarren arrazoia izaten ziren. Asko izozketak jasaten zituzten eta batzuetan gangrenoa ere izan zezaketen. Honen ondorioz, oinak ebaki behar zizkieten.
Arratoiak lubakietatik egoteak gaixotasun gehiago eragiten zituen. Hauen gerra garaian biderkatu egin zen. Akaroen presentzia ere oso nabaria izaten zen lubakietan.
Soldadu askok "Shell Shock" gaixotasuna pairatu zuten Lehen Mundu Gerran bizitako esperientzia traumatikoengatik. Gaixotasun hau zutenak normalean antsietatea, insomnioa, tikak eta beste hainbat sintoma izaten zituzten. Hala ere, garai horretan ez zioten garrantzi handirik eman, baina orokorrean gerratik bizirik bueltatu ziren soldaduak ez ziren inoiz gerra aurretik ziren modukoak berriro izan. [1]
Lubaki oinaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun honen lehenengo kasuak Napoleon Bonaparteren armadan ikusi ziren 1912. urtean Errusiaren erretiratzean. Hala ere, bere izena Lehen Mundu Gerrako soldaduei lubakietan pasatzen zuten denbora luzearen ondorioz gertatzen zitzaienetik datorkio.
Horrez gain, Bigarren Gerra Mundialean, Vietnameko gerran eta Malvinaseko gerran ikusi ziren kasu gehiago. Kausak hotza, hezetasuna eta beharrezko oinetakoak ez edukitzea izan ziren.[2]
Patologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun honen izena Lehen Mundu Gerran ezarri zen. Soldaduak atsedenik gabe egoten ziren aste luzeetan urpean egondako lubakietan, tenperatura oso baxuetan. Sintomak agertzen ziren oinak hezetasunaren eta hotzaren eraginpean denbora luzez jartzen zirenean. Hotzaren eta hezetasunaren konbinazioak bigundu egiten zuen azala, eta ehunaren zauria eta infekzioa eragiten zituen. Gaixotasuna garaiz tratatzen ez bazen, gangrena sortzen zen, gorputz-adarraren anputazioa eskatuz. Normalean, lehenengo sintomak hauek izaten dira: azkura, larruazal hotza, mina, lausotzea eta inurridura. Ondoren, oina puztu egiten da eta azala gorrixka edo urdinxka bihurtzen da, zornearekin edo odolustearekin, ekarpen baskular pobre baten ondorioz. Bota iragazgaitzak edo oso estuak erabiltzen zituzten soldaduak gaixotasunaren eraginpean zeuden izerdi pilaketaren ondorioz.[2]
Faseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hotza eta hezetasunarekin lau edo bost egun igaro ondoren, gaixotasuna hiru fasetan garatzen da.
Lehenengoan, hotzaren eta hezetasunaren ondorioz, oinetako zeluletara iristen den oxigenoa gutxitzen da. Oinak ukitzean hotzak sentitzen dira, apur bat handituta egoten dira eta azala biguna izaten da, azkura sentitzea eta azazkaletako mina dira sintoma nagusiak. Oina gehiegi berotzen denean, kaltetutako ehunak gorrixkak eta ukipenerako mingarriak bihurtzen dira. Minak orduak ez ezik, egunak ere iraun ditzake.
Bigarren fasean, odol-zirkulazio faltagatik zelulak kaltetzen dira eta odol-hodiak deskongestionatzen direnean, ehunak puztu eta supuratzen dira, gehiegizko likidoen ondorioz. Gaixoak baretzen ez den kilibri mingarria sentitzen du. Oina gehiegi berotzen denean, babak eta ultzerak agertzen dira, irekitzean ehun hila agerian uzten dutenak. Kasu larrietan emaitza gangrena da. Sufrimenduak 2 eta 6 aste iraun ditzake.
Hirugarren faseak aste edo hilabete iraun dezake. Anbak desagertu egiten dira eta oinak bere itxura normala berreskuratzen du, oinetako izerdia areagotuz. Hotzarekiko sentikortasuna areagotu egiten da, minaren maila aldakorra da, azkura eta parestesia gertatzen dira.[3][4]
Faseak | Iraupena | Sintomak |
---|---|---|
|
Orduak edo egunak |
|
2. Fasea | 2-6 aste |
|
3. Fasea | 1 aste-1 hilabete |
|
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun deserosoa izanda ere, baditu hainbat tratamendu honi aurre egin ahal izateko. Funtsezkoa da lubaki oina duen pertsonaren oinak lehortzea; hala ere, hauek garbitzea komeni da garbi ez badaude. Ondoren, bost minutuz ur epelean sartzeak on egingo die eta ,amaitzeko, kontu handiz berriro lehortu beharko dira.
Gaixotasuna hobeto sendatzeko galtzerdi lehorrak jar daitezke. Gainera, lo egiterakoan gomendagarria da bularreko altueran oinak estalkirik gabe ipintzea, hauek beroa berreskuratu ahal izateko.
Ez da batere gomendagarria bero handia duten gailuetara oinak hurbiltzea, ezta loziorik erabiltzea ere. Gainera, arriskutsua gerta liteke anpoilak lehertzea.
Aurretik aipatutako sintomarik nabarituz gero, medikuarenera joan behar da, honek bere larritasuna ebaluatu eta behar izatekotan tratamendu espezifikoagoa jarri dadin, hala nola, antibiotikoa, analgesikoak eta batzuetan ebakuntza. Halaber, inguruko norbaitek lubaki oina duela ikusiz gero, medikuarenera eraman beharko da.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Lehen Mundu Gerrako lubakiak» eu.eferrit.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Pie de trinchera. 2023-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sandra Pulido. (2020-11-26). «Un vistazo a la enfermería de la Primera Guerra Mundial» Gaceta Médica (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pie de Trinchera primera guerra mundial | Clinica podologica Madrid» podogrande.com 2015-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pie de Trinchera: qué es, causas y tratamiento – dePie Clínicas Podológicas. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).