Lucía Garibaldi
Lucía Garibaldi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1986 (37/38 urte) |
Herrialdea | Uruguai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria |
Lucía Garibaldi ( Montevideo, 1986ko martxoaren 28a) Uruguaiko zinema zuzendaria eta gidoilaria da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prado auzoan jaio eta hazi zen, Bruno eta Germán Garibaldi bi nebekin batera. Batxilergoa Liceoko Francisco Bauzan egin zuen .
Batxilergoa amaitu zuenean, Instituto Escuela Nacional de Bellas Artes (Arte Ederren Eskola Nazionala Institutua) sartu zen, handik urtebetera ordea, bertan behera utzi zuen eskola, hainbat komunikabidek egindako elkarrizketen arabera, "diziplina gehiegi" zeudelako eta zinemara bideratu nahi zuelako bere jarduna.
2006an Uruguaiko Zinema Eskolan sartu zen eta bertan 2010ean graduatu zen. Ikaslea eta aldi berean zinemagintzan lizentziatua izanik, kameragile, editore eta gidoilari aritu zen.
Bere lehen lanen artean daude Colchones film laburrak 2009an eta Mojarra 2012an. Buenos Muchachosek egindako Antenas rubias (2012) bideoklipa eta Los tiburones 2019an saritutako film luzea ere zuzendu zituen.[3][4]
Lucía Garibaldi bere bigarren film luzean prestatzen ari da "La última reina / The Last Queen".[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012, Mojarra, film labur nazional onena, Festival de la Pedrera.[6]
- 2019, Graffiti Sariak Antenas Rubias, Bideoklip onena.
- 2018, Zinema Eraikitzen Saria Donostiako Zinemaldian .
- 2019, Zuzendaritza Onenaren Saria Sundanceko Zinemaldian.[7]
- Aktore Onenaren Saria, Libretoa eta Guadalajarako Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia.
- Coup de Coeur Sari Nagusia Frantziako Tolosako Zinemaldian.
- Epaimahaiaren sari berezia eta Latinoamerikako Irudi eta Soinu Eskolen Federazioaren saria (Feisal), Argentinako BAFICIn.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SensaCine.com.mx. «Lucía Garibaldi» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «Lucía Garibaldi - Filmografía, Biografía, Fotos | cinenacional.com» cinenacional.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Lucía Garibaldi | Festival Internacional de Cine Panama» www.iffpanama.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ noticine.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «Lucía Garibaldi» www.retinalatina.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ Observador, El. «Lucía Garibaldi, la directora uruguaya que hizo patria en el cine internacional» El Observador (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lucía Garibaldi, realizadora uruguaya: «Quería hacer un personaje que resulte incómodo»» NODAL Cultura (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).