Edukira joan

Lucía Sainz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucía Sainz
Lucia Sainz WPT Bartzelona 2017ko finalerdietan
Bizitza
JaiotzaBartzelona1984ko urriaren 5a (39 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Fresno (en) Itzuli
(2002 - 2004)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpadel player (en) Itzuli eta tenislaria
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

luciasainz.com
Facebook: luciasainzp Twitter: luciasainzp Instagram: luciasainzp Edit the value on Wikidata

Lucía Sainz Pelegri (Bartzelona, Katalunia, 1984ko urriaren 5a)[1] bartzelonar tenislari ohia eta padel jokalari profesionala da. Profesional gisa 5 urte eman eta gero, 2020ko denboraldian Munduko padeleko lehen postuan sailkatu zen Gemma Triayrekin batera. Bartzelona Masterrean izendatu zen txapelketako MVP. 2019an Bartzelonako kirolari onenaren Dona eta Esport saria jaso zuen.[2][3]

2015 urtetik aurrera padelean profesionalki aritzea erabaki zuen, eta, ordutik, bere ibilbidea arrakastatsua izan da. 2020ko denboraldia munduko padel rankingaren gorenean amaitu zuen.[4]

2022ko otsailean padel elkartea (IPPA) sortu zen eta Lucía Sainz aukeratu zuten presidente.[5]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucia Sainz Peledri Bartzelonan jaio zen 1984ko urriaren 5ean. Tenisean jokatzen hasi zen 5 urterekin eta 18 urtera arte jardun zuen kirol horretan Bartzelonako R.C. de Polo. Txikitan padel txapelketaren bat jokatu zuen. 18 urterekin Fresnora (AEB) joan zen unibertsitateko taldearekin ikasi eta lehiatzeko beka batekin.[1]

Kirol bilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBko abenturaren ostean, bi urtez aritu zen tenis profesionalean jokatzen, eta garaipen garrantzitsuenak binakakoak izan ziren. 2009ko amaieran tenisa utzi eta 2010ean padelean jokatzen hasi zen, Babolateko teniseko sustatzaile lanarekin batera. 2012an, bere kirol ibilbideari aukera bat ematea erabaki zuen, eta padelean %100ean aritzea.[1]

Bartzelonako Real Club de Polon hasi zen padela praktikatzen, eta jokatzen zituen txapelketetan nabarmentzen hasi zen. Profesionalki padelean aritzea erabaki zuen, eta harrezkero bere ibilbidea arrakastatsua izan da. 2018. urtea WPT Rankingeko 2. postuan bukatzera iritsi zen.

2014an iritsi zen Master Serieseko finalera, eta, ordutik, rankingean gora egin zuen pixkanaka. 2016ko denboralditik Gemma Triayrekin jokatu du, eta horregatik utzi zuen alderantzizko posizioa drivera mugitzeko. Biek, bost denboralditan, aurrera egin dute, sailkapeneko seigarren postutik 2020ko rankingeko World Padel Tourreko 1. posturaino. 2020ko urte amaieran, bost urtez bikote izan ostean, Gemma Triayk Sainz utzi eta Alejandra Salazarrekin joan zen.[6] Bea González izan zen Lucía Sainzen bikote berria.[7]

Padel elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko otsailean, IPPA jokalarien elkartea sortu zen. “Elkarrekin, indartsuago” lelopean. Helburua jokalariak helburu komun batekin elkartzea zen. Lucia Sainz aukeratu zuten elkartearen historian lehen presidente.[5]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, sari hauek lortu ditu:[1]

2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako txapelduna
  • Espainiako selekzioarekin Munduko txapelduna

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europako txapelduna Espainiako selekzioarekin
  • Granada Open txapelduna
  • Zaragoza Open txapelduna

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • WOPEN Santanderreko txapelduna

2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sardinia Open txapelduna
  • Bartzelona Master txapelduna
  • Alacant Open txapelduna
  • Las Rozas WPT txapelduna
  • Master Series txapelduna
  • World Padel Tourreko 1. zenbakia

2021[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko txapelduna Qatarren
  • Europako txapelduna
  • Madrid Open Finalista
  • Bartzelona Master Finalista
  • Menorcako WPT Finalista

2023[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sardiniako FIP txapelduna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Biografia | Lucia Sainz Web Oficial. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Lucía Sainz: Parejas deportivas, historia, entrenador, pala y más...» Padel Profesional 2024-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Lucia Sainz: “Fue duro saber que mi compañera me dejaba, pero conseguí ser la nº1”» Mundo Deportivo 2021-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  5. a b (Ingelesez) «Lucía Sainz con Padel Alto: ”Es un cargo importante en el momento más crucial del pádel”» Padel Alto (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  6. (Gaztelaniaz) deportesmenorca.com. (2020-12-18). «Gemma Triay ha decidido separarse de Lucía Sainz y formar dúo con Alejandra Salazar -» deportesmenorca.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  7. (Gaztelaniaz) Rivas, Marina. (2021-09-28). «Bea González se separa de Lucía Sainz y se perfila su regreso junto a Marta Ortega» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]