Lucas van Leyden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lucas van Leyden
Lucas van Leyden 006.jpg
Bizitza
Jaiotza Leiden1494ko ren 1494
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Belgika
Heriotza Leiden1533ko ren 1533 (39 urte)
Lanbidea
Lanbidea margolaria eta grabatzailea
Lan nabarmenak Inner left wing of a diptych with Christ as the Man of Sorrows
Last Judgement
Q3697614
Genero artistikoa pizkundea

Lucas van Leyden (Leiden, 1494ibidem, 1533ko abuztuaren 8), Lucas Hugensz edo Lucas Jacobsz jaioa, holandar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria izan zen. Bere garaiko grabatzaile handienetakoa izan zen, eta ospe handia eman zioten zurean eta kobrean egindako grabatuek. Cornelis Engelbrechtsz margolari flandestarrarekin egin zituen lehen ikasketak, eta 1514an Anberesera alde egin zuen. Bertan ezagutu zuen Albrecht Dürer 1521ean, eta eragin handia izan zuen harengandik ondoko obretan. Behatzaile zorrotza eta grabatzaile dotorea izan zen, eta pintore gisa, joera eklektiko samarra agertu zuen bere garaiko margolaritza-eskola garrantzitsuenen aurrean. Obra nagusiak: Jesus gurutzea aldean duela eta Maria Madalena munduko atseginetara emana grabatuak; Azken Juizioa, bere margolan nagusia; Lot eta bere alabak eta Moises haitzari ura jariarazten, Bibliako gaietan oinarrituriko pintura obrak, eta Xake jokalariak eta Predikua elizan, herri-gaietan oinarrituriko margolanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucas van Leyden Aldatu lotura Wikidatan