Xake partida (Lucas van Leyden)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xake partida (Lucas van Leyden)
Jatorria
Sortzailea(k)Lucas van Leyden
Sorrera-urtea1508
IzenburuaDie Schachpartie
Ekoizpen lekuaHerbehereak
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta oak panel (en) Itzuli
Dimentsioak28,1 (altuera) × 27 (altuera) × 36 (zabalera) × 35 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61B(+53), 43C521, 31B6235, 33A3 eta 33A35
Kokapena
LekuaGemäldegalerie
BildumaGemäldegalerie
Inbentarioa574 A
JabeaBarthold Suermondt (en) Itzuli

Xake partida (alemanez: Die Schachpartie) Lucas van Leyden Pizkundeko pintore holandarraren olio-pintura txiki bat da; 1509an egina, ordurako margolariak hamalau urte zituen. Holandako genero-margolanaren lehen erakusketetako bat gisa onartua izan da lau hau. Berlingo Gemäldegalerie museoan erakusten da. Koadroa nahiko maiz erreproduzitu da xakearen historiari buruzko lanetan.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xake partida bat irudikatzen du lanak, Alemanian XIII. mendean eta Herbehereetan XVI. mendearen hasierara arte sortutako aldaera batean. Eszenan dama baten eta aurkari baten arteko lehia agertzen da. Jokalarien inguruan zenbait behatzaile dago, horien artean beste dama bat, toka zuriarekin. Eskuinean eserita dagoen neska beltzekin jolasten ari da, gizon batek aholkatuta, ziurrenik bere aitak. Aurrean, atzera egiten duen bitartean begiak erdi itxita agure bat, ezkongai potentziala, irudi zuriekin jolasten ari da. Garai hartan, xakearen aldaera hura, kurierspiel, maitasun-segizioaren metafora bat zen. Piezen posizioaren azterketa moderno batek ondorioztatu zuen beltzak irabazten ari direla; neska gaztea aurkariari dorre batekin xakea ematear dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]