Luis Frantziakoa (1682-1712)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Frantziakoa (1682-1712)

Bizitza
JaiotzaVersailles1682ko abuztuaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMarly-le-Roi eta Versailles1712ko otsailaren 18a (29 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: Elgorria
Familia
AitaLouis, Grand Dauphin
AmaMaria Anna Victoria of Bavaria
Ezkontidea(k)Maria Adelaida Savoiakoa  (1697ko abenduaren 7a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Bourbon in France (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 84287548 Edit the value on Wikidata

Luis, Frantziako dofina, Borgoinako dukea (Versaillesko jauregia, 1682ko abuztuaren 6a - Marlyko gaztelua, 1712ko otsailaren 18a) Frantziako dofina izan zen 1711tik 1712ra.

"Luis, Dofin Handia" eta Maria Ana Viktoria Bavariakoaren seme zaharrena eta Luis XIV.aren biloba izan zen. Jaiotzean, Borgoinako duke titulua jaso zuen.

1797an bere lehengusina Maria Adelaida Savoiakoarekin ezkondu zen. Erregimentu baten agindupean egon zen Flandrian Espainiako Ondorengotza Gerran eta Oudenardeko guduan garaitua izan zen. "Dévots" izeneko talde baten eragina jaso zuen, hain absolutua eta zentralizatua ez den monarkia baten aldekoak. Taldeko kideen artean François Fénelon, Paul de Beauvilliers (Saint-Aignango dukea), Charles Honoré d'Albert (Chevreuseko dukea) eta Louis de Rouvroy (Saint-Simongo dukea) zeuden.

1711n Frantziako dofin bihurtu zen bere aita hil ondoren. Hala ere, ez zen errege izatera iritsi, hurrengo urtean hil baitzen, bere aitona Luis XIV.a erregea bizirik zegoen bitartean. Luis XV.a erregearen aita izan zen.