Luis Mari Bengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Mari Bengoa
Bizitza
JaiotzaOtxandio1945eko irailaren 2a (78 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Luis Maria Bengoa Ortiz de Zarate (Otxandio, Bizkaia, 1945eko irailaren 2a) kazetaria da; herri kirolen sustatzailea Araban; Arabako eta Euskal Herriko pottoka elkarteetako lehendakari ohia; eta politikari jelkidea. Kazetaritzako eta Gizarte Graduatuko ikasketak egin zituen, eta Zuzenbide ikasketak ere bai hiru urtez. Elosuan (Legutio, Araba) bizi da. 1975az geroztik Gasteizko Aurrezki Kutxan (1990ean Vital Kutxa bihurtua) egin zuen lan, 2008 arte.[1][2]

Hamazortzi urterekin Radio Vitorian eta Norte Exprésen hasi zen Otxandioko eta Erandioko berri ematen. La Gaceta del Norten kirol kronikak idazten zituen. 1976an Euzkadi aldizkarian hasi zen idazten. 1983tik 1995 arte Deia herri kirolen kronikak idatzi zituen. ETBn eta Radio Vitorian luzaroan emititu diren programa biren aurkezle izan da: Sustraia (euskaraz eta gaztelaniaz) eta Araba Lur Bizia.[1][2]

Araban herri kirolak sustatzen lan handia egin du, 1970eko hamarkadatik hasita. 1977an lehen Arabako Herri Arteko txapelketa antolatu zuen. 1979an Euskal Herri Kirol Batzarrean parte hartu zuen, eta hortik sortuko zen Euskal Federazioa. Besagain pilota enpresako arduradunetako bat izan zen. Arabako eta Euskal Herriko pottoka elkarteetako lehendakaria izan zen 1982tik 1993ra. Araba Buru Batzarreko kide izan da hiru alditan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre: «Luis Mari Bengoa: “Herri kiroletan pilotaren ereduan ez dugu erori behar”», Argia, 2003-06-08.
  2. a b «Luis Mari Bengoa: el rostro de la fiesta» Senior Class (Gasteiz) (4) 2010/2011ko negua (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]