Luis Taberna Tompes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Taberna» orritik birbideratua)
Luis Taberna Tompes
Bizitza
JaiotzaLesaka1909ko apirilaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAltsasu1994ko otsailaren 6a (84 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, irakaslea eta organista

Luis Taberna Tompes (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1909ko apirilaren 29a - Altsasu, Nafarroa Garaia, 1994ko otsailaren 6a) nafar musikari, organojole eta irakaslea izan zen.

Haurra zelarik hasi zen parrokiako koruan abesten eta bertan piztu zitzaion musikarako zaletasuna. Hasieran pianoa bere kabuz jotzen ikasi zuen herriko dirudun batek etxean zeukan pianoan. Herriko organista eta bandako zuzendaria zen Francisco Vielak mutilaren gaitasunak ikusita ondoan hartu eta lehenengo musika jakintzak erakutsi zizkion, baita organoaren oinarriak ere. Aipatutako Viela hil zelarik, Tabernak hartu behar izan zuen haren lekua Migel Etxebeste herrikidearekin ikasketetan sakontzen zuen bitartean.

Mateo Muxika apezpikuak Lesakara egindako bisita batetan, meza lagundu zuen organojolea ezagutu nahi izan zuen eta harrituta gelditu zen musikaria hain gaztea zela ikustean. Gotzainari esker, Tabernak 17 urterekin Irunberriko organista eta Musika Bandako zuzendari postua lortu zuen 1926ean.

1930ean, oposaketa bidez Altsasuko Bandako zuzendari eta organista postua lortu zituen Irunberritik Sakana aldera salto eginez. Laster hasi zen organo-jole apartaren fama hartzen eta euskal musikari famatuekin harreman estua izan zuen (Guridi, Zubizarreta, Urteaga…)

1956ean eman zuen bere lehen bira Katalunia, Mallorca eta Menorcan zehar eta jarraian Estatu Batuetan, Kuban eta Mexikon barrena arrakasta handia lortuz.

Burgosen, Antonio de Cabezonen heriotzaren laugarren mendeurrenean honen omenezko emanaldietan parte hartu zuen kritika apartak jasoaz, baita Musika Sakratuaren Nazioarteko Astean ere.

Iruñeako «Pablo Sarasate» kontserbatorioko organo katedraduna izan zen eta bertako kide Aurelio Sagasetarekin batera Organos de Navarra (Iruñea, 1985) liburua eman zuten argitara. Liburu honetan Nafarroako organo guztiak aztertu zituzten, herriz-herriz, elizaz-eliza ikerketa eta katalogazio lan aparta eginez.

Helena Taberna Aierra zinema zuzendariaren aita zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]