Migel Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Etxebeste
Bizitza
Jaiotza Lesaka1893ko azaroaren 27a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1962ko urtarrilaren 26a (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Real Conservatorio Superior de Música de Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak organista

Migel Echeveste Arrieta (gaztelaniaz: Miguel Echeveste) (Lesaka, 1893ko azaroaren 27aIruñea, 1962ko urtarrilaren 26a) organista eta musikagile nafarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaren inguruko lehen ikasketak Lesakan egin zituen, herriko organistarekin. Horrela bere bozkarioa ezagutu zuen. 19 urte zituelarik Irunen Ramon Garmendiarekin piano ikasi zuen eta lehenengo kontzertuak ematen hasi zen. Ondoren, Nafarroako Foru Aldundiaren laguntza bati esker, 1915ean, Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan harmonia eta piano ikasi zuen. Madrilen Bernardo de Gabiola musika-katedratikoa ezagutu zuen eta honek organoaren erabileran lagundu zion.

Erakunde desberdinek kontratatu zuren, hasteko Madrilgo Kontserbatorioan, Almudenako Kriptan eta San Frantzisko Handiaren Errege Basilikan. Poliki-poliki lehen mailako musikaria bihurtu zen. 1919an Parisera joan zen eta han Charles-Marie Widor organistaren aurrean jotzeko aukera izan zuen. Haren kontzertuak prentsaren onespena ezagutu zuten. Parisetik beste herrialdetara joan zen, kontzertuak Beljikan, Holandan eta Espainian emanez.

Berriro ere Iruñean, hiriko Udal Musika-eskolaren irakaslea izan zen, gero zuzendari, 1940tik 1957 arte. Urte horietan ere Iruñeako Santa Zezilia Orkestra bultzatu zuen. Iruñean hil zen, 1962an.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miscelánea de Pedagogía musical.

Musika obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijiozko konposizio ezberdinen autorea da, hauen artean era gregorianoan oinarritutako bere Magnificat para organo nabarmentzen da. Obra honetan sorrera musikalaren mundura noizbehinka sartzen diren zenbait kontzertista bereizten dituen estilo birtuosoa ikusten da.[2]

Beste obra asko galdu egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Custodia Plantón: Músicos navarros. Iruñea: Mintzoa, S.L., 2005.
  • Toro Sola, Raúl de: "Miguel Echeveste Arrieta y la Escuela de Organistas de Navarra (1927-1957)", Vianako Printzea, 74 urtea, 257 zk., 2013, 51-70 or. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]