Edukira joan

Lumo

Koordenatuak: 43°18′46″N 2°41′20″W / 43.31289°N 2.68878°W / 43.31289; -2.68878
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lumo
 Euskal Herria
Lumoko elizatea
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaGernika-Lumo
Posta kodea48.300
Geografia
Koordenatuak43°18′46″N 2°41′20″W / 43.31289°N 2.68878°W / 43.31289; -2.68878
Garaiera10 m
Demografia
Biztanleria192 (2009)

Lumo Bizkaiko ipar-erdialdeko elizate bat da; 1882ko urtarrilaren 8az geroztik, Gernikarekin batera Gernika-Lumoko udalerria osatzen du.

San Pedro, Arane eta Zallo auzoek osatzen dute. Lumoren izaera aldatuz joan da; baina, ekonomiaren aldetik, lumotarrak nekazariak eta abeltzainak izan dira gehienbat oraintsu arte.

Lumoren gune nagusia, San Pedroko eliza, koordenatu hauetan dago: 43°18'75" N, 2°41'33" W.

Mugakide ditu iparraldean Foruko elizatea, ekialdean Ajangizko udalerria, hegoaldean Muxikako udalerria eta mendebaldean Errigoitiko elizatea.

Lumoren lehen aipamena idatzia, Luno formarekin, Erdi Aroko latinezko testu batean agertzen da; hain zuzen ere, Donemiliaga Kukulako kartularioan (279. zenbakia, 271-272 orrialdeak, 1051-I-30):

«

Et ego Garsia nutu Dei pontifex cum consensu
clericorum meorum simili tenore donatione confirmationeque,
promitto et condono praefactu Santa Marie
canobio illas tertia de
Udai Balzaga, et de Luno,
et de gernica, et de Gorritiz en naiuso,
et de Vermeio, et de Mundaka et Busturi
assuso, ad intgritate confirmo
donandapar eterna secula, amen.

»
Lumoko biztanleria
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (kontsulta data: 2021-05-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]