Edukira joan

Ajangiz

Ajangiz
 Bizkaia, Euskal Herria
Ajangizko bandera

Ajangizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Ajangiz
AlkateaMikel Ander Zubizarreta González-Rua (EH Bildu)
Posta kodea48320
INE kodea48911
Herritarraajangiztar
Kokapena
Koordenatuak43°17′59″N 2°40′12″W / 43.2998°N 2.6699°W / 43.2998; -2.6699
Mapa
Azalera7,35 km²
Garaiera21 metro
Distantzia29,7 km Bilbora
Demografia
Biztanleria458 (2025:  −17)
alt_left 223 (%48,8) (%51,2) 234 alt_right
Dentsitatea0,62 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,65
Zahartze tasa[1]% 19,53
Ugalkortasun tasa[1] 34,09
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,36 (2011)
Genero desoreka[1]% -7,59 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,99 (2013)
Euskara
Euskaldunak [2]% 92.63 + % 2.68 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]%  (2021)
Etxeko erabilera [4]% 76.12 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ajangiz.net

Ajangiz Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. 448 biztanle zituen 2025. urtean. 7,5 kilometro koadro ditu.

Ajangizko eliza nagusia Mendieta auzoan dago, eta Igokundearen eliza deitzen da. Kanpantxu auzoan Donieneko edo San Juan baseliza dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima epela du, hegoaldeko haizearen eraginez eta Burgogana mendiari esker (181 m); izan ere, horrek sortaldeko haize hotzetatik babesten du herria. Usagana (136,8 m) eta Gantzabal (99 m) dira herrian dauden beste gainetariko batzuk. Erliebe leunak eta zelai sakon, umel eta emankorrek Ajangiz herri nekazaria izatea eragin dute. Paisaia landaz, ortuz eta baserri-gune txikiz osotuta dago.

Oka ibaia itsasadar bihurtzen da Ajangizen. Hain zuzen ere, erreka horrek sortu du itsasoarekin bat egitean Urdaibaiko paduraren sedimentazioa. Eskualde guztian bezala, Ajangizko habitatak asko eta askotarikoak dira, eta dibertsitate ekologikoa oso aberatsa da.

Ajangiz Urdaibaiko biosfera erreserbaren erdigunean dago. Kokapen horretatik, eta hamar bat kilometroren barruan, paisaia aberatsak eta askotarikoak aurki daitezke bertan, esate baterako padurak, Kantauriko arteak, barrualdeko landazabal atlantikoa, edo Oiz, Sollube eta Illunzar mendien tontorrak.

Ajangizen nagusi dan paisaia (eta Ajangiz, gainera, paisaia horren erakusgarri bikaina da) landazabal atlantikoa da. Bertan, baso masa txikiak, zelaiak, belardiak eta laborantzarako lursailak daude uztartuta.

Faunari dagokionez, aipatzeko modukoak dira, beste animalia batzuen artean, ugaztun txikiak: satitsuak edo lursagu gorria, adibidez. Badira musker eta sugandila espezie asko ere.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangizek mugakide ditu: iparraldean, Arratzu; sartaldean, Gernika-Lumo; hegoaldean, Muxika; eta sortaldean, Mendata.

Historian barrena, hiru auzunek osotu dute Ajangiz: Mendieta (bertan dago udaletxea Kanpantxu eta Errenteria auzuneek, alegia. Dena dela, azken hori gaur egun Gernika-Lumoren barruan dago.

Historiaurrean Urdaibaiko eskualdean giza talde ugari bizi izan ziren, nekazariak eta abeltzainak. Neolitiko aurreratuaren eta Brontze Aroaren (K.a.ko 5.500 eta 2.800 urteen bitartean) artean bizi izan ziren, bertan aurkitutako aztarnategi arkeologiko ugariek erakusten dutenez. Historian barrena Urdaibaiko itsasadarra komunikazio bide garrantzitsua eta oso erabilia izan da, bertatik igaro dira-eta Done Jakue Bidea, Ardaoaren eta Arrainaren Ibilbidea eta Zin-egite Ibilbidea.

Ajangizko bizilagunak herriko landa eta basoen esplotaziotik bizi izan dira. Ibarrean laboreak landatzen ziren, batez ere artoa. Beste alde batetik, basoetatik Gernikako portu txikiko ontzitegietan ontziak egiteko eta herrian zeuden hiru burdinoletarako behar zen egurra ateratzen zuten. Herrian, burdinolez gain, hiru errota ere egon izan dira erreka arroetan.

Ajangizen lehenengo erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangizen gainean aurkitu den lehenengo idatzizko erreferentzia Fray Martin de Coscojalesen agiri batean dago. Bertan, ondoko hau aitatzen du: “Señor de las Asturias Altas de Oviedo, que, huyendo del Rey de Asturias, se acogió en Vizcaya, y su hijo fundó la casa de su nombre en Axangiz (788)”. Hurrengo erreferentziak Erdi Aroko alderdi gerrekin daude lotuta.

Ajangizko “ledania”

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen erdialdean, Gernikako Batzarretan boto eskubidea zuten elizateen zerrenda itxi zenean, Ajangizek eskubide osoz hamaikagarren postua bete zuen, baina estatus juridiko bereziarekin: “ledania” zen. Antolaketa modu hau kasu bakarra da, eta Erdi Arotik Antxinako Erregimenaren amaierara arte iraun zuen, harik eta Ajangiz elizate bihurtu zen arte. Parrokia 1844an amaitu zen, baina ordura arteko urteetan Jaunaren Igokundearen ermita zaharrak eliza funtzioa bete zuen, parrokiako liburuak kontrolatuz.

1943an Ajangizko Eleizatea nahitaez anexionatu zuten Gernika-Lumora. Gero, 1991ean independentzia lortu zuen, baina Errenteriako auzunea kanpoan gelditu zen. Gaur egun, Mendieta eta Kanpantxu auzuneek osotzen dute Ajangiz.

1943. eta 1991. urtean Ajangizko biztanleak Gernika-Lumokoekin batera zenbatu ziren. Kontuan izan 1943 baino lehen Errenteria auzoa Ajangizen parte zela.

Biztanleriaren tamainaUrtea200400600800100012001920194019601980200020202040AjangizBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 234 gizon, 223 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
0.85
 
90-94
 
1.79
0.43
 
85-89
 
2.24
4.27
 
80-84
 
5.83
2.99
 
75-79
 
5.83
5.13
 
70-74
 
4.48
8.97
 
65-69
 
10.31
9.83
 
60-64
 
9.42
7.26
 
55-59
 
8.52
5.98
 
50-54
 
5.83
8.55
 
45-49
 
9.42
5.56
 
40-44
 
5.38
5.13
 
35-39
 
3.59
4.27
 
30-34
 
3.14
6.84
 
25-29
 
2.24
3.85
 
20-24
 
7.17
5.13
 
15-19
 
6.28
6.84
 
10-14
 
3.14
4.27
 
5-9
 
3.59
3.85
 
0-4
 
1.79
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[5]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 31 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 2,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 3,5 —probintzian % 10,9—.

Udal
Prob
Udalerri berean · % 31Probintzia berean · % 61,3Erkidegoan · % 1,3Beste erkidegoa · % 2,9Estatutik kanpo · % 3,5
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 93,1 Bizkaian, % 1,3 Gipuzkoan, eta % 0,2 Araban jaio ziren[9].

Bizk
Bizkaia · % 93,1Gipuzkoa · % 1,3Araba · % 0,2EAEtik kanpo · % 5,4
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 1,3 atzerriko nazionalitatea zuten[10]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 33,3), Mendebaldeko Europa (% 33,3), Ekialdeko Europa (% 16,7) ziren.

Jaiolekuko herrialde nagusiak Venezuela, Errumania, Ukraina dira.[11]

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 38,5Europa · % 38,5Afrika · % 23,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Venezuela2 · % 15,4
Errumania1 · % 7,7
Ukraina1 · % 7,7
Erresuma Batua1 · % 7,7
Kolonbia1 · % 7,7
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 223 etxebizitza zeuden: 176 (% 78,9) nagusiak eta 47 (% 21,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[12] Etxebizitza nagusien % 90,9 jabetzan zegoen eta % 6,2 alokairuan.[12]

223etxebizitza
176nagusi

Etxebizitza multzoa

176
47
Nagusiak (176)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (47)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

160
Jabetzan (160)Alokairuan (11)Beste modu batean (5)

Guztira 176 etxegune zeuden, batez beste 2,7 egoiliarrekoak; horietatik 46 (% 26,1) pertsona bakarrekoak ziren.[12]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera

46
40
85
Egoiliar 1 (46)2 egoiliar (40)3-5 (85)6-9 (5)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 135,2 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 57,9 urtekoa.[12] Etxebizitzen % 55,6 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[12] Etxebizitzen % 17,9 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

124
54
21
24
Etxebizitza 1 (124)2 (54)3-10 (21)11-20 (24)

Gela kopurua

50
72
60
27
1-3 gela (14)4 (50)5 (72)6 (60)7 edo gehiago (27)

Bainugela kopurua

99
123
Bainugela 1 (99)2 edo gehiago (123)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 8,0 berokuntza zentrala zuten, % 67,6 banakakoa eta % 15,9 noizean behingoa.[12] Horrez gain, % 16,5 hodien bidezko gasa zuten eta % 22,2 igogailua.

Berogailu mota

% 8,0
% 67,6
% 15,9
Zentrala (% 8,0)Banakakoa (% 67,6)Noizean behingoa (% 15,9)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 16,5
Ur bero zentrala% 93,2
Igogailua% 22,2
Ajangizko Miren Odriozolaren[13][14] pasartea (Ahotsak[15] proiekturako).

Biztanle gehienak euskaldunak dira Ajangiz herrian (%92). Bertako euskara mendebaldeko hizkeraren barne kokatzen den Busturialdeko euskara[16][17] da. Besteak beste, Ea, Gernika-Lumo, Bermeo, Elantxobe, Ibarrangelu, Kortezubi... ere kokatzen dira euskara honen barnean. Euskara gaitasun altua dela eta,herria UEMAko mankomunitatean sartuta dago.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua (EH Bildu) da Ajangizko alkatea, aurreko agintaldiko alkatetza berrituta. Zubizarretak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

Ajangizko udalbatza
Alderdia 2015eko maiatzaren 24a 2011ko maiatzaren 22a
Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
5 / 7
209 (% 71,33)
5 / 7
208 (% 69,10)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 7
84 (% 28,67)
2 / 7
93 (% 30,90)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

• Asentzioak: Ajangizko jai nagusia da. Jaunaren Igokundearen egunean ospatzen da, Eguen Santu ostean berrogei egun igaro eta gero datorren lehenengo eguenean.

Maiatzaren 15a: San Isidro eguna. Baserri giroko herririk gehienetan bezala, nekazarien zaindariaren eguna Ajangizen ere ospatzen da.

Ekainaren 24a: Sanjuanak, San Juan Bataiatzailearen egunean, Lemandaroko San Juan ermitan, Kanpantxun.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaunaren Igokundearen eliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaunaren Igokundearen eliza.

Basilika erako eraikina da, estilo neoklasikoan egina, eta dago lehenago izen bereko ermita bat zegoen lekuan. Eskualdeko beste udalerri batzuen aldean, Ajangizek ez zuen parrokiarik izan XIX. mende amaierara arte. Ajangizko parrokia Mendieta auzoan dago, eta Juan Bautista de Belaunzaranen (Andoain, 1769-1849) obra ospetsua da. Belaunzaran Bizkaiko neoklasikoaren arkitekto esanguratsua izan zen, eta Ajangizko parrokia Hermenegildo eta Pedro haren semeek amaitu zuten (horiek ere arkitektoak ziren), aita hil ostean. Eliza neoklasiko honek kupulaz estalitako planta nagusia dauka, eta Belaunzaranen estilo arkitektonikoaren ezaugarri ziren kanonak ditu. Belaunzaranek berak egin zuen elizaren inguruko urbanizazio lana, alboko landa-etxea eta udaletxea bereak dira.

Lemandaroko San Juan baseliza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemandaroko San Juan da, Kanpantxuko auzunean, herrian ondoen jagonda dagoen ermita, herriko bizilagunek auzolanean egindako zaharberritze lanei esker. Gaur egun San Juan izena dauka, nahiz eta lehenago San Martin izan. Eleizkizunak San Juan Bataiatzailearen egunean egiten dira. Ajangizek bost ermita izan zituen, baina horietariko batzuk, edo desagertu egin dira, edo txarto zainduak daude.

Mentzeta dorrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak ohiko eraikinak dira Erdi Aroko alderdien arteko gerra garaian. Behe Erdi Aroan eraiki ziren, XIII. eta XIV. mendeen artean. Ez dira eraikin militarrak, bizilekua eta zentro ekonomikoa ere badira-eta. Ajangizko dorrea Mentzeta familiarena izan zen. Kanpantxu auzunean dago, eta hau da jausi barik dagoen bakarra. Fatxada harlanduzkoa da eta leiho eta ate dintelduak dauzka.

Aristieta jauregia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi barrokoa da, Olaeta-Aristieta familiak XVII. mendean egina. Hain zuzen ere, familia horretako bi seme Bizkaiko jaurerriko ahaldun nagusi izatera heldu ziren. Kanpantxun dagoen eraikin eder eta handi hori, gerora, baserri bihurtu zen, eta gaur egun landetxe bat eta nekazaritza ekologikoko zentro bat daude bertan.

Mendieta auzunean dago, eta 1822koa da. Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak egin zuen, Jaunaren Igokundearen eleizearen egileak. Hain zuzen ere, eliza horrekin batera, XIX. mendean eraikitako gune urbanistiko neoklasikoa osotzen du. Orain dela gutxi, Udalak Abadetxea erosi du eta konpontzen dabil, kultura etxea izan dadin.

Ajangizko baserriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserria herri eraikin bat da, eta egokituta dago nekazaritza eta abelazkuntzarako. Herri arkitektura mota horrek erakusgarri interesgarriak dauzka Ajangizen. Zaharrenak XVII. mendekoak dira (adibidez, Auzokoa baserria) eta horietan nabarmentzekoa da zutabe egitura, harri gainean eusten dena. Horien eredu bezala, adibidez, Enbeita baserria dago, Kanpantxu auzunean.

XVIII. mendearen erdialdera, egurrezko egituraren ordez, harria erabiltzen hasi ziren etxea eusteko elementu bezala; aldaketa horri esker, eraikina sendoagoa zenez, leihoak handitu egin ziren eta, horrela, argi gehiago sartzen zen etxean. Kasu honetan, nabarmentzekoa da Ispizua Aurrekoa baserria.

Sartzola baserrian, inguruan gelditzen diren garai bakanetariko baten pilareak ikus daitezke.

Goikoerrota burdinola eta errota

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrekondo errekaren bazterrean daude Goikoerrota burdinola eta errota. Goikoerrotak presa bitatik hartzen zuen ura, hainbat errekatako emariak batzen zituztenak. Burdinola ohiak, era berean, orain dela gutxira arte, zentral elektriko txiki bezala funtzionatu zuen, Gernika-Lumorako elektrizitatea sortzeko.

Ajangizen, Goikoerrotaz gain, beste bi errota egon ziren: Bekoerrota, aurrekoaren ondoan, eta Errotabarri.

Ajangiztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leon Intxausti (1859-1937), elizgizon agustindar errekoletoa. 1999ko martxoaren 7an dohatsu bilakatu zen.
  • Buenaventura Gabikaetxebarria (1887-1936), erlijio-izenez Frai Buenaventura de Santa Catalina, apaiz hirukoiztarra. Dohatsu egin zuen Frantzisko aita santuak 2013. urtean.
  • Balentin Aurre-Apraiz (1912-2007), euskal idazlea, «Aurraitz», «Mendi-bide», «Agerrekoa» ezizenez ere ezaguna.
  • Julia Berrojalbiz (1923-1998), irakaslea eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  6. «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  7. <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  8. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Bizkaia.tab.
  9. Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Bizkaia.tab.
  12. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  13. «Odriozola Jaio, Miren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
  14. «"Ya no se existen Mirenes" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
  15. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-28).
  16. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-19).
  17. «Ajangiz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-06-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]