Lurraren errotazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren errotazio

Lurraren errotazioa bere ardatzaren baitan bira egitean datzan Lurraren mugimenduetako bat da. Lurrak, Eguzki Sistemako gainerako planetek bezala (Venus izan

ezik) mendebaldetik ekialdera biratzen du. Ipar Poloa erreferentzi hartzen badugu, Lurrak erlojuaren aurkako noranzkoan ematen du bira. Lurrak ardatz horren inguruan bira oso bakoitza emateko 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar ditu. Mugimendu hau Foucaulten penduluarekin nabaria da, zeinaren masa altuera handiko puntu batetik askatzen da bere mugimendua Lurreko biraketa mugimendutik independentea izan dadin, hau da, lurretik, baina ezin da sabaian eskegita dagoen puntutik erabat independentea izan.

Lurraren errotazioaren abiadura ekuatorean 1600 km/h-koa da, baina poloetara gero eta gehiago hurbiltzerakoan balio hau jaisten joango da, bertara heltzean balio nulua lortuko duen arte. Milioika urtetan zehar, Ilargiarekin izandako grabitazio elkarrekintzen ondorioz, errotazioa nabarmen murriztu da. Hala ere, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak bezalako zenbait gertakari garrantzitsuk errotazioa hiru mikrosegundo bizkortu dute[1]. Azken glaziazioaren ondoren martxan dagoen glaziazio osteko doikuntza, Lurraren masa banaketa aldatzen ari da, eta ondorioz, inertzia momentua moldatzen doa, eta momentu angeluarraren kontserbazio legearen eraginez, biraketa periodoa ere.[2]

Lurreko egunaren neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurketa honek errotazio mugimenduaren balio zehatza hartzen du kontuan. Balio hori gero eta laburragoa egiten ari denez, erloju atomiko baten bidez denbora hori aldiro egokitzea beharrezkoa da. Erloju hauek zehaztasun handikoak dira eta ez daude lurraren errotazioaren abiaduraren menpe. Jakina, lurraren errotazioaren iraupena ezin da erloju atomikora egokitu (esan dugun bezala, ez dagoelako mugimendu hauen iraupenaren menpe), aldiz, erloju atomiko bati esker lortutako ordua, 2017. urtea hastean gertatu zen bezala lurraren errotazioaren mugimendua baino segundo bat beranduago bada, lurraren errotazio mugimenduan aipaturiko segundo hori kendu egiten da. Errotazio honen beherakada motel baina konstante honek Big Bang  teoriarekin lotura izan dezake, hedatzen ari den unibertsoan, non mugimenduaren hedapen abiadura denborarekin batera murrizten den. Hala ere, hau ez da garrantzitsua lurreko biraketaren ondorioak aztertzen ditugunean (edo translazioarenak).

Bataz besteko eguzki eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar eguzki egunaren bataz  besteko iraupena 86,400 eguzki segundo dira. Gaur egun, segundo hauetako bakoitza, SI segundo bat baino pixka bat luzeagoa da. Honen arrazoia, mareen marruskadura dela eta, bataz besteko eguzki eguna XIX. mendekoa baino luzeagoa dela da. 1871n  segundo tartekatuak erabiltzen hasi zirenetik, Eguzki egunaren batez besteko iraupena 86,400 SI segundo baino 0-2 ms handiagoa da. Bigarren batez besteko eguzki segundoa 1895ean aukeratu zuen Simon Newcomb-ek denboraren unitate independente gisa bere "Eguzki tauletan". Taula hauek munduko efemerideak kalkulatzeko erabili ziren 1900 eta 1983 urteen artean, beraz, azkenengo hau efemeride segundo izenarekin ezagutzen zen. 1967an, SI-ko segundoa, efemeride bihurtu zen.

Izar eta sideral eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren izar finkoekiko biraketa periodoa, Lurraren Biraketa eta Erreferentzia Sistemen Nazioarteko Zerbitzuak (IERS)  izar egun deitua, 86.164.098903691 eguzki segundo dira batez beste (UT1) (23 h 56 m 4.098903691 s).[3] Beraz, egun siderala  izar eguna baino 8,4 ms laburragoa da.[4]

Izar eguna eta egun siderala bataz besteko eguzki eguna baino 3 minutu eta 56 segundo laburragoak dira. IERSaren batez besteko eguzki eguna SI segundotan eskuragarri dago 1623-2005[5] eta 1962-2005 periodoetarako.

Lurraren biraketaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren biraketaren mugimenduak ondorio oso konplexuak ditu mugimenduan dauden gainazaleko gorputzen gainean. Orokorrean, ondorio hauen ezaugarriak ondokoak direla esan daiteke:

  • Errealak ez diren ondorioak dira. Ideia zentzugabea dirudien arren, lurraren biraketaren eragina nolakoa den argitzen lagunduko digu. Hau A. Gil Olcinak Geografia Generala I liburuan [6]azaldu zuen, non Coriolis efektuaren ezaugarriak atmosferan duten eragina aztertzen duen. Bertan, Gil Olcinak adierazten du biraketa mugimendua dela eta, iparraldeko hemisferioan ezkerretara eta hegoaldeko hemisferioan eskuinera desbideratzen dela haizea. Erreferentzi hau egiterakoan, benetako efektua ez dela ulertzen da, izan ere errotazio mugimenduan zehar mugitu egiten dena lurreko gainazala da, aire atmosferikoa eta lakuen, itsasoen eta ibaien urak soilik inertzialki mugitzen diren bitartean, hau da, mugimendu horren ondorioz eta kontrako norabidean.
  • Lurraren biraketa mugimenduak hiru dimentsioko eragina du gainazalean mugitzen ari diren gorputzen gainean, batez ere, atmosferako likido (itsasoak, ibaiak, ozeanoak, aintzirak) eta gasetan. Eragin hori gorputz solido batzuetan nabaria da ere, hala nola, ozeanoetako edo gainazaleko izotzean.
  • Sortutako eragina inertziala da, bai atmosferan eta baita hidrosferan ere. Adibideak: haizeak, haize planetarioak, korronte ekuatoriala, Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa, etab.

Egun eta gauaren segida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra gorputz esferikoa izanik, bere gainazaleko edozein puntu egunero argitasunetik iluntasunera igarotzen da, hau da, egun argitik gauera. Zonalde polarrak salbuespenak izango dira, bertan lurraren ardatzaren inklinazioak ideia hau aldatzen baitu (6 hilabete egunez eta 6 hilabete iluntasunean).

Ondorio hau oso garrantzitsua da eta animalien, landareen eta, batez ere, gizakien eguneroko bizitza erregulatzen du.

Era berean, segida honek, Lurraren gainazalak eguzki erradiazioarekiko eta gure planetako hainbat konpentsazio prozesuren alderdi solido, likido eta gasarekiko duen eguneroko esposizioa zehazten du. Hauek erradiaziorekiko esposizio zuzenak sor ditzakeen muturreko balioak baita hemisferio ilunean hauen falta egotearen arazoa asko leuntzen dituzte. Atmosferak, batez ere, hidrosferak, egunean zehar bero kantitate handia xurgatzen dute eta gauez bero hori partzialki askatzen joaten dira, ondorioz, Lurreko bizitza ahalbidetzen dituztelarik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Hopkin, Michael. (2004-12-30). «Sumatran quake sped up Earth's rotation» Nature: news041229–6 doi:10.1038/news041229-6 ISSN 0028-0836 . Noiz kontsultatua: 2019-11-18.
  2. «Pleistocene deglaciation and the earth's rotation: a new analysis».. Geophysical Journal of the Royal Astronomical Society 76, 753-792 or..
  3. «USEFUL CONSTANTS» hpiers.obspm.fr . Noiz kontsultatua: 2019-11-18.
  4. Explanatory Supplement to the Astronomical Almanac. University Science Books,, 48 or. ISBN 0-935702-68-7.
  5. web.archive.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-18.
  6. J. Vilà Valentí, F. López Bermúdez, A. Gil Olcina, J. Mateu Belles, Geografía General I. Taurus Ediciones, 1988.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]