Coriolis efektua

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Coriolis efektua deskribatzen duen irudi animatua. Goiko erreferentziarentzat (erreferentzia-sistema inertziala) lerro zuzena jarraitzen du. Hala ere, errotatzen ari den puntu gorriaren erreferentzian kokatzen bagara kurba bat deskribatuko du.

Coriolis efektua 1836an Gaspard-Gustave Coriolis frantziar zientzialariak deskribatutako efektu fisiko bat da. Errotatzen ari den erreferentzia sistema bateko begirale batek berekiko higitzen ari den gorputz baten mugimenduan ikus dezakeen efektua da (ibilbidearen deformazio modukoa). Gorputzak errotazioan dagoen sistemarekiko azelerazio erlatibo bat duelako gertatzen da. Azelerazio hau beti da sistemaren errotazio-ardatzarekiko eta gorputzaren abiadurarekiko elkartzuta.

Efektuak garrantzia du nabigazioan, balistikan, meteorologian eta, oro har, mugimendu zirkularrean dagoen edozein sistemaren baitan.

Adierazpen matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz batek v abiadurarekin errotatzen ari den erreferentzia sistema batean, abiadura angularrarekin (ω), Coriolis azelerazioa horrela hitz daiteke:

Non:

a: Coriolis azelerazioa.

ω: abiadura angularra.

v: Gorputzaren abiadura.

Coriolis indarraren adierazpen matematikoa honako hau da:

non:

m: gorputzaren masa

ω: abiadura angularra

v: gorputaren abiadura

x: produkto bektoriala

Naturako efektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haizean eta ozeanoen mugimentuetan dauka efektua. Hauek Lurraren inguruan mugitzen diren heinenan abiadura eta ibilbide aldaketak sufritzen dituzte Coriolis indarrak direla eta. Horrela, ipar hemisferioan, haizeak mugimendu ziklonikoak egiten ditu, eta hego hemisferioan antiziklonikoak

Efektua askoz nabariagoa da Lurraren ekuatorean, Lurraren zentruaren urrunen dagoen puntua delako, eta abiadura askoz handiagoa da bertan.

Gainera, egokiak diren arroetan, Ozeano Atlantikoan adibidez, efektuak korronte marinoak desbideratzen ditu, eskuinera ipar hemisferioan eta ezkerrera hego hemisferioan.