Luzio Emilio Mamerko
Luzio Emilio Mamerko | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. VI. mendea | ||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. V. mendea ( urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Mamercus Aemilius | ||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Leinua | Aemilii Mamercini (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Luzio Emilio Mamerko (latinez Lucius Aemilius Mamercus), erromatar kontsula izan zen hiru alditan. Lehen aldian, K.a. 484an, Zeson Fabio Vibulanorekin, bigarrenean, K.a. 478an, Gaio Servilio Estrukto Ahalarekin, eta, hirugarren eta azkenean, K.a. 473an, Vopisko Julio Iulorekin.
Emilia Gensa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emilia gensa, jatorrian AIMILIA idatzia, Erromako leinurik antzinakoenetako bat da. Bere jatorria, Numa Ponpilio erregearen garaian aurki daiteke, eta, esaten denez, Mamerkoren ondorengoa izan zen, Emilio izena, bere hitzegiteko modu konbentzitzaileagatik. Mamerko hau, batzuk, Pitagorasen semea bezala irudikatzen dute, eta, beste batzuk, Numa Ponpilioren seme bezala, hirugarren bertsio batek, bere jatorria, Askaniogan ikusten duelarik, Eneas heroi mitikoaren semean, nork bi seme izan zituen: Aemylos eta Julio.
Nahiko argi dago Emiliotarrak sabinar jatorrikoak zirela, eta Festusek, Mamerkus izena, oskoeratik eratortzen du, hizkuntza horretan Mamers dena eta Marte esan nahi duena. Sabinarrek, oskoera hitz egiten zuten. Ordutik, Emilia familia, suposatzen denez, Erromara, Numa Ponpilio erregearen erregealdian iritsi zen.
Lehen kontsulaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsul kargura iritsi zen Emilia genseko lehen kidea, Luzio Emilio Mamerko izan zen, K.a. 484an. Bere lehen kontsulaldian, Tito Livioren arabera, volskoak eta ekuoak garaitu zituen, baina, Dionisio Halikarnasokoak kontatzen duenaren arabera, volskoen hiriburua zen Anzioren aurrean garaitu egin zuten, eta Mamerko, ondorioz, hirira joateaz lotsatu zen hauteskundeak ospatzeko.
Bigarren kontsulaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren aldiz, K.a. 478an lortu zuen kontsul kargua, Gaio Servilio Estrukto Ahala kide zuela, eta, elkarrekin, Veiitarrak garaitu zituzten hauen herriaren hormetan, berebiziko sarraskia eginez. Beranduago, veiitarrekin adostasun batetara iritsi zen, baina senatuak, adostasun hau, veiitarrentzat mesedegarriegitzat jo zuen, eta, ondorioz, Mamerko, erromatar garaipenik jaso gabe utzi zuen.
Hirugarren kontsulaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren eta azken aldiz, K.a. 473an lortu zuen kontsul kargua, oraingo honetan Vopisko Julio Iulorekin. Dionisio Halikarnasokoak kontatzen duenetik, K.a. 470ean nekazaritzari buruzko legearen alde egiten duela ezagutzen da, Senatuari, honek zortzi urte lehenago erromatar garaipena eman ez ziolako zion sumin eta gorrotoagatik.
Aurrekoa Servio Kornelio Maluginense eta Kinto Fabio Vibulano |
Erromatar kontsula Zeson Fabio Vibulanorekin K.a. 484 |
Ondorengoa Marko Fabio Vibulano eta Luzio Valerio Potito |
Aurrekoa Zeson Fabio Vibulano eta Tito Verginio Trikosta |
Erromatar kontsula Gaio Servilio Estrukto Ahala K.a. 478 |
Ondorengoa Gaio Horazio Pulvilo eta Tito Menenio Lanato |
Aurrekoa Luzio Furio Medulino eta Aulo Manlio Voluso |
Erromatar kontsula Vopisko Julio Iulorekin K.a. 473 |
Ondorengoa Luzio Pinario Mamertzino eta Publio Furio Medulino |