Lyona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyona
Catosfera 2021 - Jo soc influencer 07.jpg
Bizitza
JaiotzaEsparreguera1979ko abuztuaren 1a (43 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaCinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, argazkilaria, zinemalaria, diseinatzaile grafikoa, moda-diseinatzailea eta music video director (en) Itzuli

lyona.cat
Facebook: Lyonalyona Twitter: lyona_ivanova Instagram: lyona_ivanova Vimeo: lyona Pinterest: lyonaize Edit the value on Wikidata

Lyona edo Lyona Ivanova, izenez Marta Puig (Esparraguera, Baix Llobregat, 1979ko abuztuaren 1a), Kataluniako artista multifazetikoa da: ilustratzailea, diseinatzaile grafikoa, argazkilaria eta bideo-zuzendaria da, besteak beste. Ezaguna da zenbait musika-talderi egin dizkion bideoklipak direla-eta edo argitaratu dituen liburuei esker.

Zinema Zuzendaritzan lizentziatu zen Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC)[1][2] . Film laburrak eta bideoklipak egin ditu hainbat talderentzat, besteak beste, Love of Lesbian, The New Raemon, Lori Meyers, Sidonie, Mürfila, Maria Coma, Pau Vallvé, Anna Roig i L'ombre de ton chien, Amaral, Leiva, Zahara edo Los seis días taldeentzat, bai eta iragarkiak ere[1].

Diziplina ugaritan aritzen da. Haur eta helduentzako lanak ilustratu ditu, agendak, kamisetak, haurrentzako arropa… diseinatu ditu, eta La dona vinguda del futur antzerki obraren animazioak eta bideo-artea ere berak sortuak dira.

Oso aktiboa da sare sozialetan. Fotologen hasi zen, eta han egin zen ezagun; sare sozial horri esker jaso zuen lehen lan enkargu profesionala ere. Hala, egun batean, Santi Balmes Love of Lesbian taldeko abeslariak bideoklip bat egiteko eskatu zion, eta horren ondotik etorri ziren hurrengo diskoaren diseinua, promozioko argazkiak, merchandising delakoa eta zazpi bideoklip[3]. Bai eta Eduard Cortésekin egin zituen bi filmak (El pallasso i el führer eta Ingrid) eta beste bideoklip batzuk ere[4].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yo mataré monstruos por ti: Santi Balmesek idatzi eta Lyonak ilustratutako lana. (Principal, 2011).
  • Míster Garabato: Marcusekin elkarlanean. (Principal, 2015).
  • Martina y Anitram en el País de los Calcetines Perdidos: Santi Balmesek idatzi eta Lyonak ilustratutako lana. (Principal, 2017).
  • La vida es corta y luego te mueres: Enric Pardok idatzi eta Lyonak ilustratutako lana. (Reservoir Books, 2015)
  • El libro de tu vida: (Principal, 2016)
  • Cosas que no sabré cómo decirte cuando crezcas: David Aceitunok idatzi eta Lyonak ilustratua. (Lumen).
  • Cuando el negro se hace rosa: zenbaiten artean. (Lunwerg, 2016). Mariadiamantes, Amaia Arrazola, Conrad Roset, David de las Heras, Chamo San, Ricardo Cavolo, Maria Herreros, Paula Bonet, Sergio Mora eta Lyonaren lanak biltzen ditu argitalpenak.
  • Alyona. (Lunwerg).
  • ¿Cuánto pides?: Àlex Marunyk idatzi eta Lyonak ilustratua.
  • Monsieur Gargot: Marcusekin elkarlanean (Principal, 2015). Katalanez.
  • Jo aniré a l'escola per tu (katalanez) eta Yo iré a la escuela por ti (gaztelaniaz): Santi Balmesen pertsonaiak; Lyonaren ilustrazioak (Principal dels llibres, 2018)
  • La revolta de Santa Jordina: David Fernàndezek idatzi eta Lyonak ilustratua (Amsterdam, 2019).
  • Un monstre eta Un monstruo: Santi Balmesen pertsonaiak; Lyonaren ilustrazioak (Principal dels llibres, 2019).
  • Pintas mucho : una historia sobre el acogimiento familiar: Flavita Banana, Cristina Bueno eta Monstruo Espaguetirekin elkarlanean (Stendhal Books, 2018).
  • Camioneras: Bel Olid eta Lyona (Savanna Books, 2019).
  • Sex-¡oh! : Mi revolución sexual (Random Comics, 2019).
  • Madr¿eh? (Random Comics, 2021).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Díaz, Por Paka. (2018-02-08). «La reina española de los videoclips musicales» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) «25º aniversario de la ESCAC» Lyona 2018-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  3. (Gaztelaniaz) Celada, Marta. (2015-10-19). «Entrevistamos a Lyona: “Soy una adolescente de 35 años” (que ahora reparte primeros besos)» MarvelCrowd (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  4. (Katalanez) Jané, Carmen. (2016-01-16). «Records perduts a Fotobloc» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]