Mónica Laguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mónica Laguna
Bizitza
JaiotzaMadril1964ko abuztuaren 27a (59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm0481469 Edit the value on Wikidata

Mónica Agulló Laguna, ezagunagoa Mónica Laguna izenez (Madril, 1964ko abuztuaren 27a) madrildar film-zuzendari eta gidoilaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mónica Agulló Laguna (Mónica Laguna) Informazio Zientzietan lizentziatu zen 1988an, Irudi eta Soinu adarrean, Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urtez baino gehiagoz, 1984 eta 1995 bitartean, hainbat film luzetako kamera- eta zuzendaritza-taldeetako kide lan egin zuen, Julio Medem, Jaime Chávarri, Antonio Mercero edo Gerardo Herrero zuzendari zituela.[2]

Bere zuzendari laneko film laburrekin aintzatespena izaten hasi zen, eta 1989an Mac Guffilm produkzio-etxea sortu zuen. Sabor A Rosas (1989) film laburra zuzendu zuen, eta, ondoren, Quiero que sea él (1991) film laburra. Gidoi horren egilekidea da, El Gran Wyoming eta David Truebarekin batera.

1996an, komedian oinarritutako lehen film luzea zuzendu zuen Tengo una casa, El Deseo Films ekoizle-etxearekin.[3] Filmaren izenburua Los Enemigos izeneko rock-talde espainiarraren bederatzigarren albumetik dator eta filmaren soinu-banda izan zen.

Lola Films produkzio-etxeak bere bigarren film luzea, Juego de Luna, ekoitzi zuen. 2001ean, Malagako Zinemaldian erakutsi zen, eta han zuzendari onenaren saria irabazi zuen. Ordukoan, poker-jokalari profesional bati buruzko argumentu batekin ekin zion dramari.

2004an, El Valle del Silencio film luzeko gidoia idatzi zuen.

2017an, Otra manera de vivir film luzeko gidoia idatzi zuen.[4]

2018an, Amarse (komedia dramatikoa) film luzeko gidoia idatzi zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxek dira bere lan batzuk:[5]

  • 2001, Ekoizlea: Lola Films, Izenburua:Juego de luna.
  • 1996, Ekoizlea: El Deseo Film, Izenburua: Tengo una casa[6]
  • 1991, Ekoizlea: Mac Guffilm Izenburua: Quiero que sea él film laburra [7]
  • 1989, Ekoizlea: Mónica Agulló Laguna, "Rosas zaporea" izenburua, film laburra

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996an Maspalomasko Zinemako Topaketako Film Onenaren Saria, "Tengo una casa" filmagatik
  • 1996an Publikoaren saria Atlantikoko Nazioarteko Zinemaldian "Tengo una casa" filmagatik
  • 2001ean Zuzendaritzarik Onenaren Saria, Malagako Zinemaldia, Juego de Luna filmagatik
  • 2001ean Film onenaren saria, Alfaz del Pi-ko Zinemaldia,Juego de Luna filmagatik
  • 2001ean Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldian Cristal Globe sarirako izendatua, "Juego de Luna" filmagatik

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2001-09-27). «Mónica Laguna en EL PAÍS» El País (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  2. Historia Nuevos Realizadores. .
  3. (Gaztelaniaz) García, Rocío. (1996-09-10). «Mónica Laguna retrata a tres personajes urbanos en un bosque» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  4. «Mónica Laguna | 25º aniversario PNR» plataformanuevosrealizadores.wordpress.com.
  5. (Gaztelaniaz) «Mónica Laguna - Películas de Mónica Laguna» cine.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  6. (Gaztelaniaz) Ejarque, Cristina. (2022-10-30). La alternativa | Tengo una casa (Mónica Laguna). (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  7. «Mónica Laguna» IMDb.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]