Mac and Me
Mac and Me (euskaraz Mac eta Ni) 1988ko Stewart Raffill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta abenturazko film bat da. Christine Ebersole, Jonathan Ward, Katrina Caspary, Lauren Stanley eta Jade Calegory aktoreek antzeztu zuten.
1982ko E.T. the Extra-Terrestrial film ospetsuaren antzeko gaia jorratzen duen filma da, baina hark ez bezala film honek sekulako porrot ekonomikoa izan zuen. Maiz inoizko film txarrenen sailkapenean goreneko postuetan sailkatu ohi da, dena dela eta ironikoki, denboraren poderioz genero honetako zaletuen artean [kultuzko filmak|kultuzko fima]] bilakatu zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estralurtar bat NASAko laborategi batetik ihes egin eta Eric (Jade Calegory) izeneko haur paralitiko baten lagun egingo da. Estralurtarrak Mac ezizena du (Mysterious Alien Creature, "Izaki Estralurtar Misteriotsua", ingelesezko izendapenaren laburdura). Mutikoak estatubatuar espazio agentziako agenteek topatu eta berriz ere giltzaperatu ez dezaten estralurtarra ezkutatu egingo du.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jade Calegory: Eric Cruise
- Christine Ebersole: Janet Cruise
- Jonathan Wardd: Michael Cruise
- Katrina Caspary: Courtney
- Lauren Stanley: Debbie
- Barbara Allyne Bennet: Zientzialaria
- Martin West: Wickett
- Danny Cooksey: Jack, Jr.
- Squire Fridell: Ronald McDonald
- Jennifer Aniston eta Nikki Cox: Extrak (krediturik gabe)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mac and Me filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1988ko filmak
- Christine Ebersolek antzeztutako filmak
- Squire Fridellek antzeztutako filmak
- Nikki Coxek antzeztutako filmak
- Jonathan Wardek antzeztutako filmak
- Tina Casparyk antzeztutako filmak
- Laura Waterburyk antzeztutako filmak
- Gary Brockettek antzeztutako filmak
- Andrew Divoffek antzeztutako filmak
- Jennifer Anistonek antzeztutako filmak
- Martin Westek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Estralurtarrei buruzko filmak
- Abentura filmak
- Umorezko filmak
- Haur filmak
- Kultuzko filmak
- Kalifornian girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- Film independenteak