E.T. the Extra-Terrestrial
E.T. the Extra-Terrestrial, euskaraz: «E.T. Estralurtarra», 1982ko Steven Spielberg estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. Dee Wallace, Peter Coyote, Henry Thomas, Robert MacNaughton eta Drew Barrymore aktoreek antzeztu zuten.
Mundu osoan arrakasta itzela izan zuen, blockbuster filma bilakatuz, 1977an estreinatutako Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria filmari garai guztietako irabazi gehien lortutako filmaren errekorra kenduz, errekor hori bederatzi urtez mantendu zuen, hain zuzen ere, 1993an Spielberg berak zuzendutako Jurassic Park filmak gainditu zuen arte.
Garaiko kritikari askok zinemaren historia guztiko adiskidetasuna nahiz zientzia-fikziozko filma onena zela aipatu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEB, Kalifornia. Bere adiskideak espaziontzian Lurretik ospa egin ondoren, beste planeta batetako estralurtar txiki bat geure planetan bakar-bakarrik eta izuturik gelditu da, baina laster Elliot (Henry Thomas) lurtar mutiko bat ezagutu eta haren lagun bilakatu da, haren etxean babesa jasoz. Lasterrera, estralurtarrak E.T. ezizena jasoko du (ingelesezko Extraterrestrial, "Estralurtar" hitzaren laburdura).
Mutikoak eta bere lagunek estralurtar txikia zientzialariek eta poliziaak atzeman aurretik haiengandik ezkutatu eta bere planetara itzultzeko modua topatzen saiatuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Henry Thomas: Elliott, 10 urteko mutikoa.
- Robert MacNaughton: Michael, Elliot eta Gertieren anaia nagusia.
- Drew Barrymore: Gertie, Elliot eta Michaelen arrebatxo txikia.
- Dee Wallace: Mary Taylor, Elliot, Michael eta Gertieren ama ezkongabea.
- Pat Welsh: E.T. estralurtarraren ahotsa
- Peter Coyote: "Keys", AEBetako Gobernuaren agentea.
- K. C. Martel: Greg
- Sean Frye: Steve
- C. Thomas Howell: Tyler
- Erika Eleniak: ikasgelan Elliott musukatzen duen neskato ileori polita.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenean lau irabazi zituelarik: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Williams), Soinu onenaren Oscar Saria (Robert Knudson, Robert Glass, Don Digirolamo eta Gene Cantamessa), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Charles L. Campbell eta Ben Burtt) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Carlo Rambaldi, Dennis Muren eta Kenneth F. Smith).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982ko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Melissa Mathisonek idatzitako filmak
- Dee Wallacek antzeztutako filmak
- Peter Coyotek antzeztutako filmak
- Henry Thomasek antzeztutako filmak
- Drew Barrymorek antzeztutako filmak
- Erika Eleniakek antzeztutako filmak
- Christopher Thomas Howellek antzeztutako filmak
- Sean Fryek antzeztutako filmak
- K. C. Martelek antzeztutako filmak
- Tamara De Treauxek antzeztutako filmak
- Milt Koganek antzeztutako filmak
- Anne Lockhartek antzeztutako filmak
- James Kahnek antzeztutako filmak
- Debra Wingerrek antzeztutako filmak
- Steven Spielbergek ekoitzitako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Melissa Mathisonek ekoitzitako filmak
- Amblin Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Efektu berezi onenen Oscar sariaren irabazleak
- Soinu edizio onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak
- Estralurtarrei buruzko filmak
- Haur filmak
- Ama-semeen harremanei buruzko filmak
- Telepatiari buruzko filmak
- Halloweeni buruzko filmak
- Kalifornian girotutako filmak
- 1982an girotutako filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Fikziozko estralurtarrak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak